Santo Kristo baseliza (Lezama)

eraikitako euskal ondare nabaria Lezaman

Santo Kristo baseliza Lezaman dagoen XVI. mendeko baseliza bat da. Asua- Erletxes errepidearen parean dago, eta barrokoaren santutxo adibide eder bat da[1].

Santo Kristo baseliza (Lezama)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLezama
Koordenatuak43°16′35″N 2°50′42″W / 43.276321°N 2.845098°W / 43.276321; -2.845098
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea9

Ezaugarriak aldatu

Habearte bakarreko barrualdeak gurutze formako oinplanoa du, gurutzadura eta burualde zuzena. Bidera erabat irekita dago, eta bere fatxada erdi-puntuko arku handi batek mugatzen du, burdin hesiz babestuta. Aurrealdean, hiru isurkiko elizpe bat dago, harrizko zokaloaren gainean dauden hiru zutabe toskanarrek eusten diotena[1], burdin hesi xume bat eta kanpai-horma ere baditu[2]. Elizpeak, bi bihotz marrazten dituen antzinako zorua mantentzen du[1].

Barruan, aldare bat dago, Kristo Santua, Doloretsua eta San Joanekin.[2]

Baselizaren ondoan, Aste Santuko prozesio zaharrei lotutako kalbarioa dago[3].

Historia aldatu

Kristo Santuaren santutxoari buruzko albisterik zaharrena XVI. mendearen erdialdekoa da[1].

Ondarea aldatu

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[4].

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Lezamako Udala - Kristo Santuaren santutxoa» www.lezama.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b «LEZAMA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  3. (Gaztelaniaz) Uribe. «LEZAMA | Uribe» www.uribe.eu (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  4. (Ingelesez) «Q65562024» www.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).

Kanpo estekak aldatu