Asua (Erandio)
Asua Erandioko auzoa da. Erandio izan arren, askok Txorierri barruan sartzen dute. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 350 biztanle ditu.
Asua | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Erandio |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°54′W / 43.3°N 2.9°W |
Garaiera | 2 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 317 (2022) |
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
379 | 386 | 404 | 385 | 374 | 365 | 356 | 350 |
Ekonomia
aldatuEremu industriala da Asua gaur egun. Antzinean portu txikia zegoen.
Garraiobide eta azpiegiturak
aldatuAsua zeharkatzen duen trenbidea, Lutxana - Sondika artekoa, alegia, 1996. urtean itxi zuen Euskotrenek, trenek trenbidea erabiltzen jarraitu zutela Euskotrenen Lutxanako tailerretara pasatzeko, baina ez, ordea, bidaiarientzako zerbitzuak eskainita. 2015eko ekainaren 1.an, baina, trenbidea martxan jarri zen berriro ere, Sangronizko geltokia berrirekiz.
Horrez gain, komunikazio gune inportantea da. Bertan batzen dira Avanzada errepidea, Txorierri zeharkatzen duen errepidea, Enekuritik datorren errepidea eta Plentziara Unbetik doan errepidea.
Euskara
aldatuAsuan euskaldunak %47,5 dira, ia-euskaldunak %17,16 eta erdaldunak %35,24.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuAsuako jaiak uztailaren bigarren hamabostaldian izaten dira.
Kanpo estekak
aldatu