San Telmoren Jauregia (Sevilla)

San Telmoren Jauregia, Andaluziako Juntaren presidentziaren egoitza dena, 1682an eraikitzen hasi zen, Inkisizioaren Auzitegiaren jabetzakoak ziren harresiz kanpoko lurretan, Mareanteen Unibertsitateko Eskola Seminarioaren egoitza izan zedin, non marinelen seme umezurtzak hartu eta prestatzen ziren.

San Telmoren Jauregia (Sevilla)
Palacio de San Telmo
Kultura ondasuna
Seville old town
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°22′49″N 5°59′37″W / 37.38023°N 5.99349°W / 37.38023; -5.99349
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1682
Arkitektura
ArkitektoaLeonardo de Figueroa
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0003794
Webgune ofiziala

Deskribapena aldatu

Sevillako barrokoko eraikin ikurretako bat da, laukiluze formako oinplanoa du, zenbait barne patiorekin, horietako bat erdikoa, dorreekin lau izkinetan, kaperarekin eta lorategiekin. Kapera, bertara patioetako batetik sartzen delarik, Leonardo de Figueroaren lana da, eta bere barne apainduran, honako hauek parte hartu zuten: Pedro Duque y Cornejo eskultoreak, Miguel de Quintana harginak, Domingo Martínez margolariak eta Juan Tomás Díaz arotzak, barrokismo jorikoa da. Buen Aireko Andre Mariaren irudiak presiditzen du, XVII. mendekoa.

Kanpoaldea aldatu

Bere fatxada nagusian, 1754an amaitu zen estilo churriguerescoko atari bikaina nabarmentzen da, Figueroa familiako beste kide batzuen lana, Matías José de Figueroa eta Antonio Matías de Figueroarena zehazki, Leonardo de Figueroaren semea eta biloba zirenak, bere kostua 50.000 pisukoa izan zen. Atariak 3 gorputz ditu. Lehena, albo banatan hiru zutabe dituen ateak osatzen du, bigarrena, indiar itxurako atlanteek eutsitako balkoi batek osatzen du, balkoia, hamabi emakume irudik inguratzen dute, nautikaren estudioekin lotutako arte eta zientzien alegorikoak. Fatxada, nabigarien patroia den San Telmoren irudia, zutabeen artean sartua dagoen multzo batek amaitzen du, San Telmok, albo banatan, hiriko patroiak diren San Fernando eta San Hermenegildo dituelarik.

Palos de la Frontera kalean, Alfontso XII.a Hotelerantz bidean dagoen fatxada koroatuz, Hamabi Sevillar ospetsuen eskulturak daude, 1895ean eginak Antonio Susillok, hamabi horiek honako hauek direlarik:

Hamabi hauen artean, adopziozko Sevillarrak diren hiru daude, ez baitziren Sevillan bertan jaio, bertan bizi eta hil izan ziren arren, Benito Arias Montano, Badajozko probintziako Fregenal de la Sierra herrian jaioa, Rodrigo Ponce de León, Cadizen jaioa, eta Juan Martínez Montañés, Jaengo probintziako Alcalá la Real herrian jaioa.

Berrabiltzea aldatu

1991n, Andaluziako Juntako presidentziaren egoitza bihurtzeko berrabiltzen hasten da, 2005ean, berrabiltzearen bigarren fasea hasi zen, eraikinaren barnealdearen jatorrizko egitura berreskuratzen zentratu dena nagusiki, hutsaldu zuten aldaketa ugari jasan zituena. Egitasmoa, Guillermo Vázquez Consuegra arkitekto sevillarrari enkargatu zaio.

Jauregiaren okupazioaren historia laburra aldatu

1682ko martxoak 10ean hasten da eraikitzen eraikin hau, Merkatarien Unibertsitateari eskaintzeko, mende bat beranduago, Itsas Armadaren Eskola bihurtu zen instituzioa. 1847tik aurrera, Nautika Eskola bezala funtzionatzeari utzi zion, hurrengo urteetan, erabilera ezberdinak izan zituelarik, Trenbidearen Elkartearen eta Unibertsitate Literarioaren egoitza bezala, behar baino gutxiago erabilia eta bere lanak gelditurik zegoelarik. 1849an, Montpensierreko dukeek erosten dute, euren egoitza ofiziala bihurtzen dutena. 1897an Luisa Fernanda Borboikoa infanta hiltzean, jauregia, Sevillako Artxielizbarrutiari ematen dio, eta bere lorategiak, gaur egun Maria Luisa Parkea eratzen dutenak, Sevillako hiriari ematen dizkio.

1901ean, hiriko artzapezpikua Marcelo Spínola zelarik, jauregia seminario bihurtzen da 1989 arte, urte horretan, Sevillako artzapezpikutzak Andaluziako Juntari ematen diolarik, Presidentziaren egoitza izan dadin.

Kanpo estekak aldatu