Juan Martínez Montañés
Juan Martínez Montañés (Alcalá la Real, Jaéngo probintzia, 1568ko martxoaren 16a - Valladolid, 1649ko ekainaren 18a) Pizkundeko eta Barrokoko espainiar eskultorea izan zen, Sevillako eskolako garrantzitsuenetakoa. Gaztelan Fernandezekin gertatu zen bezala, Montañesen eraginak bizirik eta indarrean jarraitu zuen Sevillan hura hil eta geroztik ere. Beranduko manierismotik barrokora eboluzionatu zuen. Gaztelan Gregorio Fernándezekin gertatu zen bezala, Montañesen eraginak bizirik eta indarrean jarraitu zuen Sevillan hura hil eta geroztik ere.
Juan Martínez Montañés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alcalá la Real eta Jaén, 1568ko martxoaren 16a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Sevilla, 1649ko ekainaren 18a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Pablo de Rojas (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria eta arkitektoa |
Lantokia(k) | Sevilla |
Mugimendua | Barrokoa |
Lanak
aldatuMartínez Montañésen eskulturen ezaugarri behinenak edertasun idealerako joera eta barne indar handia ziren. Ezaugarri horiek guztiz nabarmen geratzen dira Sevillako katedraleko Errukiaren Kristo (1603-1604) obra ospetsuan. Hain zuzen ere, Kristo hori egiteko sinatu zuen kontratua argigarria da garai hartan irudi erlijiosoari ematen zitzaion garrantzia ulertzeko: «bizirik egon behar du, hil aurretik, burua eskuineko besoaren gainera eroria, oinetan otoitzean duen pertsonari begira, Kristo kexuka ari balitzaio bezala, esanez otoitzean ari denagatik dela bere sofrikario guztia».
Garai bertsukoa da Sevillako Santiponceko San Isidoro del Campo monasterioan gordetzen den San Jeronimo irudia (1609). Elizako erretaula nagusiko irudi printzipala izateko pentsatua zegoen, baina baita, noizik behin, prozesioan ateratzeko ere; beraz, premiazkoa zen alde guztietatik bikainki lantzea. Izugarrizko kalitatea lortu zuen, hemen ere, santuaren anatomia islatzean.
1629an gaixotasun luze batetik sendatu ondoren, bere azken urteetako barrokismo betean sartu zen. Garai honetakoa da Sevillako katedraleko Alabastroen kaperako Sortzez Garbia (1629-1631).
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/10/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Martínez Montañés |