Fernando de Herrera

Fernando de Herrera (Sevilla, 1534 - Sevilla, 1597), ezizenez El Divino deitua, espainiar olerkaria izan zen. Andaluziako Errenazimentuko olerkari gailena izan zen.

Fernando de Herrera
Fernando de Herrera el Divino.jpg
Fernando de Herrera
Francisco Pachecoren marrazkia, 1599
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSevilla, 1534 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla, 1597 (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta apaiza
Genero artistikoaolerkigintza

Herreraren poesian, formaz joria eta gaietan berrikuntza handirik gabea, Garcilaso de la Vegaren eta Luis de Góngoraren eragina nabari da. Amodiozko olerkiak ondu zituen batez ere, Petrarcaren ildotik sonetoetan idatziak, nahiz eta Ausiàs Marchen ukitua ere ageri duen. Oda aberkoiak ere idatzi zituen, hala nola Canción a la batalla de Lepanto (1571) eta La canción por la pérdida del rey don Sebastián (1578). Historiako lanak ere idatzi zituen. Erudizio handiko kritikaria zen; Espainiako literatura-teoriaren lehen lanetako bat moldatu zuen, Garcilasoren lanen edizio kritikoaren harira: Obras de Garcilaso de la Vega, con anotaciones de Fernando de Herrera (1580).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando de Herrera