San Juan Sari Nagusia
txirrindularitza lasterketa
San Juan Sari Nagusia urtero ekainean Seguran antolatutako lasterketa da. Lehendabizikoz, Eibarko Txirrindulari Elkarteak 1932an antolatu zuen zuten Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapena omentzeko. Delio Rodríguez, Julián Berrendero, Miguel Poblet edo Bernardo Ruiz bezalako txirrindulariek irabazi dute.[1].
2023ko San Juan Sari Nagusia | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Ekaina |
Eskualdea | Gipuzkoa |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | Amateur |
Mota | Egun bateko lasterketa |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1932 |
Edizio kopurua | 88 (2023) |
Amaierako edizioa | Nicolas Alustiza |
Proba hau Euskaldun Txapelketaren egutegian dago eta 19 eta 26 urte bitarteko txirrindularientzat da.
2018ko edizioa Euskadiko Txapelketa ere izan zen. Itxaropen mailan (23 urtez beherakoentzat), titulua Xabier Murgiondok lortu zuen, probaren irabazlea, eta Víctor Etxeberria, helmugan hirugarrena, berriz, elite mailako txapela eskuratu zuen.