Rincón de Ademuz
El Rincón de Ademuz (katalanez: el Racó d'Ademús edo el Racó, aragoieraz: o Rincón d'Ademuz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Gaur egun Valentziako Erkidegoaren exklabea da, Aragoiko Teruelgo probintzia eta Gaztela-Mantxako Cuencako probintziaren artean baitago. Historikoki ez zen horrela izan, Santa Cruz de Moya herria (Cuencako probintzian gaur egun), besteak beste, Valentziako Erresuman egon zelako.
Rincón de Ademuz | ||
---|---|---|
Espainia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Espainia | |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa | |
Probintzia | Valentziako probintzia | |
Hiriburua | Ademuz | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 40°04′49″N 1°17′07″W / 40.0802°N 1.2854°W | |
Azalera | [convert: invalid number] km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.189 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
Eskualdeak 7 udalerri ditu, 370,10 km²ko azalera du eta 2005ean 2.505 biztanle zituen. Hiriburua Ademuz/Ademús da. Eskualde menditsua da, Turia ibaiak bustitzen duena (eskualdean Ibai Zuria bezala ezagutzen dena), nekazal aktibitatearekin (laboreak, barazkiak, bazka landareak...) artile abeltzaintza eta baso esplotazioarekin.
Geografia
aldatuTuria ibaiak eskualdean Teruelgo fosa handiaren zati den haran bat irekitzen du. Haran hau, ekialdetik, Javalambreko Mendilerroak inguratzen du, mendilerro honetako mendien artean, Alto de las Barracas edo Cerro Calderón (1.839 m) dagoelarik, Valentziako Erkidegoko mendirik garaiena. Mendebaldetik, berriz, Mendi Unibertsalak izeneko mendilerroaren azken mendi adarrek inguratzen dute, Cruz de los Tres Reinos bezalako mendiekin, hau, 1552 metrokoa.
Udalerriak
aldatuUdalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Ademuz/Ademús | 1.269 | 100'4 | 12'35 |
Casas Altas/Cases Altes | 178 | 15,9 | 11,19 |
Casas Bajas/Cases Baixes | 244 | 22,6 | 10,79 |
Castielfabib/Castellfabib | 244 | 106'3 | 2,29 |
Puebla de San Miguel/la Pobla de Sant Miquel | 107 | 63,6 | 1,68 |
Torrebaja/Torre Baixa | 418 | 4'7 | 88'90 |
Vallanca | 172 | 56,6 | 3,03 |
Hizkuntza
aldatuBertako herritarrak valentziar sentitzen badira ere, hizkuntza eta kultura aldetik Aragoirekin ere lotura handia dute. Horregatik Rincóngo tokiko hizkuntza aragoieraren eraginpeko gaztelania da. Valentziar Herrialdeko beste eskualdeekin batera hitz egiten den churro deitzen dioten hizkerak aragoieraren substratua eta katalanaren adstratua dauka.
Ekonomia eta komunikabideak
aldatuEkonomiari dagokionez, eskualdeko herrien aktibitaterik nagusienak, nekazaritza eta udako turismoa dira.
Eskualdea, bi errepide nazionalek zeharkatzen dute, Teruel eta Cuenca arteko N-420ak eta Alacantetik Frantziarako N-330ak, Zaragoza bidez, Utiel eta Teruelekin lotzen duena.
Herritar ezagunak
aldatu- Paco Candel (1925-2007) idazle eta intelektuala, Casas Altas herrian jaio zen. Sant Jordiko Gurutzea eta Kataluniako Generalitateko Urrezko Dominarekin saritua izan zen.
- Elvira Lindo (1962 -), Cádizen jaioa eta Rincónen familia jatorria duena.
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- Eslava Blasco, Raúl: Ademuz y su patrimonio histórico-artístico. Ademuz, 2007. ISBN 978-84-606-4251-0
- Eslava Blasco, Raúl: Vallanca y su patrimonio histórico-artístico religioso. Vallanca, 2006. ISBN 84-611-0024-7
- Gargallo Gil, J.E.: Habla y cultura popular en el Rincón de Ademuz. Madril, 2004.
- Rodrigo Alfonso, Carles: El Rincón de Ademuz, análisis comarcal. Valentzia, 1998.
- Sánchez Garzón, Alfredo: Aproximación a la Historia del Convento de San Guillermo en Castielfabib y Noticia del Hospital de la Villa [1446, julio 1], Valentzia, 2001. ISBN 84-931563-3-7
- Sánchez Garzón, Alfredo: Aportaciones al conocimiento de la Encomienda de Montesa en el Rincón de Ademuz, Valentzia, 2002. ISBN 84-931563-2-9
- ABABOL. Instituto Cultural y de Estudios del Rincón de Ademuz (ICERA) ikerketa taldearen aldizkaria, 1995etik hiru hilabetean behin argitaratua.
Kanpo estekak
aldatu- Página web del Instituto Cultural y de Estudios del Rincón de Ademuz eta ABABOL bere aldizkaria.
- Artea eta ondarea Rincón de Ademuzen.
- Ademuzeko sagarrak.
- Ibilbideak eskualdetik.
- Estatistikaren Valentziar Institutua.
- Rincón de Ademuz[Betiko hautsitako esteka] País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.