Valentziar Herrialdeko eskualdeak
Valentziar Herrialdeko eskualdeak XIX mendetik aurrera Valentziar Herrialdea banatzeko egin izan diren proposamenen ondorioak dira. Historia, hizkuntza, giza harreman eta merkatu irizpideen arabera osatu izan dira, Katalan Herri guztietan ematen denaren antzean.
Valentziar Herrialdea, gaur egun, Valentziako Erkidegoa izena duen autonomia erkidego bezala eratzen da.
Historia
aldatuEskualdeetan oinarritutako lehen lurralde-antolaketa proposamenak 1930eko hamarkadakoak dira. Espainiar estatuko zentralismoari aurre egingo zion antolaketa nahi zuen valentziar nazionalismoak eta horretarako nortasun historikoa zuten lurraldeen kohesioa bilatu zuten. Aldi berean beste hainbeste lekutan ere eztabaida bera ematen zen eta autogobernu handiagoaren eskaerarekin identifikatzen zen: Valentziar Herrialderako lehen proposamena Felip Mateuk egin zuen 1933an eta Kataluniarako Pau Vilak egina zuen, hilabete batzuk lehenago. 1934an Emili Beütek hitzaldi batean bestelako proposamen bat egin zuen baina ez zuen zabalkunde handirik erdietsi; 1970 arte (Geografia elemental del Regne de València izenburupean) ez zuten argitaratu.
Bigarren Errepublikako autonomia aurreproiektuek eskualdeen araberako banaketa aurreikusten zuten. Gerra Zibilaren hasierarekin bai autonomia egitasmoa bai valentziar nazionalismoaren garapena zapuztuta geratu ziren. Hala ere, frankismoan ere proposamen batzuk zabaldu ziren, ikuspegi fisiograkiko, historiko edota linguistikoetan oinarrituta baina erregimenak ez zuen probintzia ez zen banaketa administratiborik onartzen. Hamarkada horietakoak ditugu Querol Rosso (1946), Vicenç Maria Rosselló (1964) eta Manuel Sanchis i Guarnerren (1966) proposamenak.
Aipatu proposamenek eragin politiko zuzenik izan ez zuten arren, arlo geografiko eta toponimikoan garrantzitsuak izan ziren: Antonio López Gómez (1970), Joan Soler (1970) eta Pérez Puchalek (1979) ondorengo urteetan egindako banaketa sendoagoen oinarria izan ziren. Azkenik Sanchis Guarner eta López Gómezen laguntzaz Joan Solerrek egindakoa gailendu eta 1970eko hamarkadatik aurrera arlo guztietan -politikoa, kulturala, akademikoa, hezkuntza...- zabaldu egin zen.
Aldiz, 1980ko hamarkadan blaverismoak bultzatutako tentsio politikoaren barnean, sektore honek aipatu proposamena "pankatalanistatzat" jo zuen, probintzia mugak errespetatzen ez zituelakoan; horren ondorioz iritzi korronte horretatik Lo Rat Penat elkarteko burua zen Emili Beütena erabiltzeari ekin zioten, 1934an Beütek eginikoa zenbait kasutan aldatu behar izan zuten arren, horrek ere probintzia mugak saltatzen zituelako.
Autonomia aldian
aldatuInteres kontrajarri horiek egon arren 1978an Autonomiaren aurreko Erakundearekin eta 1982an autonomia erkidegotik aurrera Joan Solerrena erabili izan duten barruti judizial, osasun-eremuak, eskola mapa, estatistika eta abar luzean. Irizpide linguistiko-historikoen balizko gehiegizko garrantzia konpentsatzeko, Maria José Ribera eta Bernardí Cabrerrek (1979), PREVASAk (1981) eta José Honrubiak (1982) egindako proposamenek iritzi urbanistiko eta ekonomikoak ere aintzat hartu eta Solerrenaren osagarriak izan ziren.
1987an Valentziako Generalitateak Demarcacions Territorials Homologades (DTH, "Lurralde Esparru Homologatuak") izeneko proposamen ofiziala argitaratu zuen; hiru gradu ditu: lehenak neurri handi batean "eskualde" kontzeptuarekin bat egiten du. Orain arte lurralde antolaketa honen ondorioak zenbait zerbitzuren deszentralizaziora mugatu dira: irakaskuntza, osasungintza, nekazaritza...Berez ez dago eskualdeari administrazio tresna ofizialak ematen dizkien legerik; horrez gain, udalerrien artean zerbitzuak konpartitzeko bultzatzen ari den figura mankomunitatearena da eta horiek sarritan ez dute eskualdeekin bat egiten.
Proposamen ofiziala
aldatu
|
Beste proposamen batzuk
aldatu-
Felip Mateuren lehen proposamena, 1933.
-
Emili Beüten eskualde "naturalak" 1934.
-
Manuel Sanchis Guarnerren eskualdeak, 1966
-
Joan Solerren proposamena, 1970.
-
Valentziako Generalitatearen DTHak, 1989.
Beüten "eskualde naturalak"
aldatu
Eskualde naturalak, Emili Beüt, 1934, 1971ko bertsioa. |
|
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- El País Valencià, Felip Mateu i Llopis, Ed. L'Estel, Valentzia, 1933.
- Contribució al nomenclàtor geogràfic del País Valencià, Manuel Sanchis i Guarner, IEC, Bartzelona, 1966.
- L'estructura econòmica del País Valencià, batzuen artean. 3i4, Valentzia, 1970.
- Geografia elemental del Regne de València, Emili Beüt, Lo Rat Penat, Valentzia, 1971 (Ed. Autor-Editor 12, Valentzia, 1980, ISBN 84-400-5386-X).
- Los desequilibrios espaciales: Una comarcalización del Pais Valenciano, Mª José Ribera Ortún, Bernardí Cabrer Borrás. Institut de Estudios de Administración Local. Valentzia, 1979.
- Estudios básicos para la ordenación del territorio del País Valenciano, Promociones Económicas Valencianas (PREVASA), Valentzia, 1981, ISBN 84-7521-000-7.
- Proposta de demarcacions territorials homologades, Direcció General d'Administració Local, Valentzia, 1988. Conselleria d'Administracions Públiques. ISBN 84-7579-587-0.
- Geografia de les comarques valencianes, Juan Piqueras. Foro Ediciones SL, Valentzia, 1995. ISBN 84-8186-018-2.
Kanpo estekak
aldatu- Sureda, Pol. La divisió administrativo-territorial de Catalunya: panoràmica històrica i estat de la qüestió, Racó Català webgunea.