Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua

Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua[1] (ingelesez Red Bay Basque Whaling Station; frantsesez Station baleinière basque de Red Bay) Kanadako Red Bayan dagoen aztarnategi arkeologikoa da. 1979an Kanadako Gobernuak leku historiko nazional eta 2013an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Kanadako Leku Historiko Nazionala
Datuak
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador
TownRed Bay
Koordenatuak51°43′37″N 56°25′46″W / 51.72692°N 56.42953°W / 51.72692; -56.42953
Map
Azalera3.12973 km²
pc.gc.ca…

Belle Isle itsasartearen iparraldean kokaturik, Saddle uharteak Ozeano Atlantikotik babesten du herria, babesleku natural bat sortuz. XVI. mendean uste da Euskal Herriko baleazaleek leku horri Butus deitzen ziotela, erdaraz idazten zuten Euskal Herriko eskribau erdaldunduek Buytres forma ere erabili zutelarik. 1667an berriz, Piarres Etxeberri lapurtarrak euskaraz leku hau izendatzeko Boitus edo Boatuss formak erabili zituen bere Liburu hau da Ixasoco nabigacionecoa-n .[2]

Historia aldatu

Labradorreko kostaldea 9.000 urte baino gehiagoz izan ditu biztanleak. Amerindiar eta aurreeskimal herriek itsas txakurrak eta mortsak ehizatzen eta izokinak harrapatzen zituzten bertan.[3]

1550etik 1625eraino Euskal Herriko baleazaleek Quebeceko Gros-Mécatina eta Labradorreko St. Charles lurmuturraren bitartean eraiki zituzten 16 guneetako bat zen Red Baykoa.[4] Une gorenean 2.000 arrantzale zituen.[5] Red Bayn makailua eta bale-gantza prestatzeko hogei bat eraikin zituzten.[3]

Hurrengo mendeetan, euskal herritarrek ez ezik, frantziarrek, ingelesek eta jerseytarrek ere portua erabili zuten. XIX. mendean Ternua, Ingalaterra eta Anglo-normandiar uharteetako arrantzaleek behin betikoz geratu ziren Red Bayn.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. "Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua" da UNESCOk kokalekuan bertan ipinitako euskarazko oroigarrian ageri den izena, Albaolako webgunean ikusgai (hemen). Beste zenbait webgunetan, antzeko izendapenak baina ez berdinak ageri dira, adibidez "Red Payko euskal baleazaleen estazioa" Euskal Itsas Museoaren webgunean eta "Red Bayko euskal baleazaleen portua" Argiako artikulu batean.
  2. MAIA, Jon: Apaizac obeto.Donostia: Elkarlanean, 2006. 28, 143 eta 155. orriak.
  3. a b c (Frantsesez) Parcs Canada. Histoire. in: Lieu historique national du Canada Red Bay..
  4. (Ingelesez) Labrador Costal Drive. Red Bay National Historic Site of Canada. .
  5. (Frantsesez) Annuaire des désignations patrimoniales fédérales. Lieu historique national du Canada de Red Bay. .

Kanpo estekak aldatu