Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Psitakosia edo ornitosia Chlamydia psittaci bakterioak eragindako gaixotasun infekziosoa da, zoonosi bat dena. Loroak, perikitoak, oiloak, indioilarrak eta beste hegazti batzuk dira gizakia kutsatzen dutenak, gorozkien bidez batez ere. Bakterioa airetik hedatzen da.

Psitakosi
Chlamydophila psittaci FA stain.jpg
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, Chlamydophila infectious disease (en) Itzuli
pneumonia atipikoa
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Chlamydophila psittaci (en) Itzuli
Sintoma(k)Eztula, sukarra, mialgia, artralgia, buruko mina, hepatomegalia, esplenomegalia, insomnioa, konjuntibitisa, Episcleral layer (en) Itzuli, bradikardia, Hipotentsioa, mood swing (en) Itzuli, meningism signs (en) Itzuli, goragalea, oka, beherakoa, idorreria, eztarriko mina, meningitisa, polineuropatia, Ondoeza
hotzikara
Sortzen duPsittacosis outbreak of 1929–1930 (en) Itzuli
Patogenoaren transmisioaaire bidezko kutsadura
zeharkako kutsapen
Azterketa medikoaMiaketa fisiko, chest radiograph (en) Itzuli, ordenagailu bidezko tomografia axiala, Hemograma, Gernu-analisi, Polimerasaren kate-erreakzioa, ELISA, Immunofluoreszentzia
Biopsia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakAzitromizina, doxiziklina eta moxifloxacin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA70
GNS-9-MK073 eta 073.9
DiseasesDB2375
MedlinePlus000088
eMedicine000088
MeSHD009956
Disease Ontology IDDOID:11262

Gaitz honek loro, perikito eta antzeko maskoten jabeak jotzen ditu batik bat, ohikoa izanik ere albaitari eta hegazti-hiltegietako langileen artean. Bektore moduan jarduten duten hegaztiek ere gaitzaren ondorioak jasaten dituzte maiz.

Psitakosia ez da pertsonen artean kutsatzen.

Sintoma klinikoakAldatu

Gaitzaren inkubazio epea astebete edo 10 egun ingurukoa da. Sukarra, buruko mina, eztula eta gripearen antzeko sintomak eragiten ditu. Ohikoa da pneumonia ere.

Hegaztiengan psitakosiak goserik eza, begi-jariadurak eta beherakoak eragiten ditu.

Diagnostikoa eta tratamenduaAldatu

Sortzen dituen sintomak oso orokorrak direnez, gaitza froga antigenikoen bidez antzematen da. Chlamydiaren aurkako antigorputzak agertuko dira gaixoen odol-serumean.

Tratamenduari dagokionez tetraziklinak dira aukerako antibiotikoak. Gaitza larria izan daiteke, eta tratatu gabeko gaixo asko pneumoniaren ondorioz hiltzen dira. Eritromizina da bigarren lerroko antibiotikoa.

Neurri profilaktikoak ezarrita daude psitakosiaren hedapena ekiditeko. Herrialde askotan, esaterako, (baita Euskal Herrian ere) kanpotik datozen loroak berrogeialdian jartzen dira haien salmentaren aurretik. Berrogeialdi horretan tetraziklina eman ohi zaie janarekin batera, psitakosiaren infekzioa saihesteko.


Kanpo estekakAldatu