Immunofluoreszentzia antigenoak edo antigorputzak antzemateko laborategian erabiltzen den teknika bat da. Teknika horretan antigorputzak koloratzaile fluoreszente bati (fluoroforo) lotzen dira; gero, antigorputz horiek antigeno espezifiko bati lotzen direnean multzoak fluoreszentzia hartzen du, fluoreszentziako mikroskopioaren bidez ikus daitekeena [1].

Immunofluoreszentzia zuzena (ezkerrean) eta ez-zuzena (eskuinean)

Immunofluoreszentzia zuzena eta ez-zuzena izan daiteke. Lehena antigenoak antzemateko erabiltzen da, eta klinikan oso baliotsua da mikrobio batzuk identifikatu ahal izateko (laguntza handikoa da teknika hori mikrobio patogenoa laginean kontzentrazio txikian dagoenean) . Immunofluoreszentzia ez-zuzenak, aldiz, antigorputzak antzemateko erabiltzen da, korapilatsuagoa izanik eta gaixotasun infekziosoak eta autoimmuneak diagnostikatzeko erabiltzen da batez ere.

Immunofluoreszentzia ez-zuzenaren kasuan antigorputz bat antzemateko antigorputz horren aurkako beste antigorputz fluoreszentea erabiltzen da (ikusi irudia)

Mikrobiologia klinikoan lagin biologikoak erabiltzen dira mikrobioak edo gaixotasunak diagnostikatzeko immunofluoreszentziaren bidez.

Erreferentziak

aldatu
  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:872-873 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1

Kanpo estekak

aldatu