Ireki menu nagusia

Tetraziklinak espektro zabaleko antibiotikoak dira, gehienak era sintetikoan lortutakoak. Familia honi izena ematen dion antibiotikoa, tetraziklina bera, Streptomyces aureofassiens bakterioak sortzen du era naturalean.

Tetraziklina
Tetracycline structure.svg

Tetraziklinaren egitura kimikoa
(IUPAC) izena
(2Z,4S,4aS,5aS,12aS)-​2-​(amino-​hydroxymethylidene)-​ 4-​dimethylamino-​ 6,10,11,12a-​tetrahydroxy-​6-​methyl-​4,4a,5,5a-​tetrahydrotetracene-​ 1,3,12-​trione
Datu klinikoak
Haurdunaldiko kategoria
Legezko egoera
?
Bideak Ahotik, zain barneko bidetik, muskulu barneko bidetik, era topikoan
Datu farmakozinetikoak
Bioerabil-
garritasuna
%75
Batez besteko bizitza 6 - 11 ordu
Iraizpena giltzurrunetik eta gorozkietatik
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 60-54-8
ATC kodea J01AA07
PubChem CID 5497101
DrugBank DB00759
ChEBI 27902
Datu kimikoak
Formula C₂₂H₂₄N₂O₈
Masa mol. 444.4 g/mol

Tetraziklina guztien egitura kimikoa ziklikoa da (irudia).

ErasobideaAldatu

Antibiotiko guztien antzera, tetraziklinak gai dira bakterioak akabatzeko giza-zelulak kaltetu gabe. Toxikotasun hautakorra dute, beraz. Tetraziklinak bakteriar erribosometan sartzen dira eta proteinen sintesia inhibitzen dute. Proteinak sortu ezean, bakterioak hiltzen dira.

Bakterioen zelula mintza tetraziklinekiko irazkorra da, antibiotiko hauen sarrera ez du oztopatzen. Giza zelulen mintza, berriz, antibiotiko hauekiko iragazgaitza da, eta tetraziklinak ez dira sartzen zitoplasmara. Horretan datza toxikotasun-eza zelula eukariotoentzat.

AplikazioakAldatu

Espektro zabaleko antimikrobianoak dira tetraziklinak. Horrek esan nahi du bakterio askoren aurka erabil daitezkeela. 1950-eko hamarkadan hasi ziren erabiltzen, baina denboraren poderioz bakterio anitzek erresistentzia garatu dute. Hori dela eta, gaur egun iraganean baino gutxiago erabiltzen dira tetraziklinak.

Klamidiak, mikoplasmak eta espiroketen aurka eraginkorrak dira oraindik tetraziklinak. Bruzelosia, kolera, sifilia eta aknearen tratamenduan erabiltzen dira.

Antibiotiko hauek ez dira erabili behar haurdun dauden emakumeengan eta ezta umeengan ere. Hauengan hortzen kolorea iluntzen dute. Kontrako efektuak sor ditzakete ere heste mailan (beherakoak eta sabeleko mina).

Tetraziklina garrantzitsuenakAldatu

Tetraziklina, doxiziklina, klorotetraziklina ("aureomizina" ere deitua) eta limeziklina dira tetraziklina nagusiak.