Azitromizina
Azitromizina espektro zabaleko antibiotikoa da, makrolidoen taldekoa, gaur egun munduan gehien saldutako antibiotikoen artean dagoena [1].
Eritromizinaren deribatua da.
Mota askotako infekzioak tratatzeko erabiltzen da.
Kroaziar ikerlarien talde batek antibiotiko hau aurkitu zuen 1980an. 1988an merkaturatu zen.
Erasobidea
aldatuBakterioen proteinen sintesia inhibitzen du azitromizinak: bakteriar erribosometan jarduten du, itzulpen prozesua blokeatuz. Giza zelulak ez ditu kaltetzen, gure erribosomak eta bakterioenak ezberdinak direlako.
Aplikazioak
aldatuEspektro zabaleko antibiotikoa izanik, azitromizinak bakterio Gram negatibo zein Gram positibo askoren aurka eraginkorra izaten da. Horrenbestez, patologia infekzioso askotan erabiltzen da: pneumonia bakteriarra, bronkitis, larruazaleko infekzioak, bidaiariaren beherakoa, gonorrea, uretritis, trakoma, sinusitis eta otitis eta faringitis bakteriarra, besteak beste.
Farmakozinetika
aldatuEritromizina baino erresistenteagoa da urdaileko azidotasunarekiko. Ondo xurgatzen da hesteetan eta aho-bidetik hartu ondorengo bi orduetan bere kontzentrazio maximora iristen da odolean [2]
Albo-ondorioak
aldatuUrriak dira gaixo gehienetan. Tarteka sabeleko mina, beherakoak, gorakoak eta beste sintoma gastrointestinalak ager daitezke. Gibeleko transaminasen igoera (tratamendua bukatutakoan desagertzen dena) eta larruazaleko erreakzioak kasu gutxitan ere posibleak dira
Erreferentziak
aldatu- ↑ The Top 300 of 2019 clincalc.com. Retrieved 2018-12-22an
- ↑ Kanatani, M. S.; Guglielmo, B. J. (1994ko urtarrila) [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC1022251/pdf/westjmed00065-0033.pdf The New Macrolides Azithromycin and Clarithromycin] West J Med (ingelesez) 160 (1): 31-37