Pietro Mennea

Pietro Mennea (italieraz: ˈpjɛtro menˈnɛa ahoskatua; Barletta, 1952ko ekainaren 28a - Erroma, 2013ko martxoaren 21a) italiar atleta izan zen, zalutasun-probetan espezializatua. Mexikon, 1979an, 200 metroko lasterketako munduko errekorra hautsi zuen: 19,72 segundo. Atletismoaren historian denbora gehien iraun duen marketako bat izan da, 1996an Michael Johnson estatubatuarrak hautsi zuen arte. Menneak bost alditan parte hartu zuen Olinpiar Jokoetan (1972, 1976, 1980, 1984 eta 1988): brontzezko domina lortu zuen Munichen (1972), eta urrezkoa Moskun (1980). 1974ko Europako txapelketetan ere urrezkoa lortu zuen. Halaber, 100 eta 200 metrotako Europako txapeldun izan zen 1978an. Hamar aldiz irabazi zuen Italiako 200 metroko txapelketa, eta pista estaliko 400 metroko Europako txapeldun izan zen 1978an. Bere karreran, 200 metroko 164 lasterketa egin zituen 21 segundoren azpitik.

Pietro Mennea
Pietro Mennea 1972.jpg
European Parliament logo.svg
Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Italia
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoaPietro Paolo Mennea
JaiotzaBarletta1952ko ekainaren 28a
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma2013ko martxoaren 21a (60 urte)
Hobiratze lekuaCimitero Flaminio (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Bari (en) Itzuli
University of Salerno (en) Itzuli
D'Annunzio University of Chieti–Pescara (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria, abiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
200 metroko munduko errekorra19,72
Men's 200 metres European record progression (en) Itzuli19,96
Men's 200 metres European record progression (en) Itzuli19,72
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua68 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k)D'Annunzio University of Chieti–Pescara (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaThe Democrats (Italy) (en) Itzuli
Democracy Is Freedom – The Daisy (en) Itzuli

pietromennea.it
IAAF: 6512 Olympic.org: pietro-mennea Find a Grave: 107034960 Edit the value on Wikidata

2013an ere, non Munduko errekorra 19,19 segundoan duen Usain Boltek, Mennearen markak Europako errekor izaten jarraitzen du.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pietro Mennea