Patxi Andion

Euskal musika taldea
Patxi Andión» orritik birbideratua)

Patxi Andion, jaiotzez izenez Francisco José Andion González (1947ko urriaren 6a, MadrilCubo de la Solana, Soria, 2019ko abenduaren 18a) euskal herritar kantautore, musikari, aktore, idazle eta soziologia irakasle bat izan zen. 1970eko hamarkadan hainbat filma antzeztu zituen eta nagusiki kantautorea izateagatik ezaguna da.

Patxi Andion
Bizitza
JaiotzaMadril1947ko urriaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCubo de la Solana2019ko abenduaren 18a (72 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Amparo Muñoz  (1976 -  1977)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, kantugilea, unibertsitateko irakaslea, musikaria, idazlea, egile abeslaria eta telebista-aktorea
Enplegatzailea(k)Gaztela-Mantxako Unibertsitatea
Genero artistikoaegile abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0027907 Badok: patxi-andion Musicbrainz: 5f3919d7-bd12-462a-a115-7ae4a30f30be Discogs: 649969 Musikasten: patxi-andion Edit the value on Wikidata

Gaztaroa aldatu

Aitak Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen; Errepublikako Herri Armadaren UGTren 51. Dibisioan komisario politikoa izan zen, Levanteko frontean. Gerra ostean gartzelaratua, 1947ko urtarrilean askatu zuten. Ordurako familia Madrilen instalatua zegoen, eta aita ezin zen handik mugitu tarteka autoritateen aurrean aurkeztu beharra zuelako; beraz familia bertan gelditu zen. Baina hirian gosetea zegoen eta, orduko ohiturari jarraituta, jaio eta 17 egunera Patxi Euskal Herrira bidali zuten, familiarekin; denbora gehiena Azkoitiako Sautza baserrian eman zuen; eta beste urtebete Ondarroan. Koskortutakoan itzuli zen Madrilera.[1]

Euskaltasuna aldatu

Nagusiki gaztelaniaz abestu izan bazuen ere, bere burua beti euskaldun bezala aurkeztu zuen.[1] Euskaraz ere aritu zen, Francoren diktadurako urteetatik: besteak beste 1970ean Television Españolan "Luces en la Noche" saioan;[2] eta 1973an disko oso bat grabatu zuen euskaraz Jose Mari Iparragirreren kantuekin; lan honetako Trapu zaharrak abestiaren bertsioak ospe handia lortu zuen.

Diskografia aldatu

  • Retratos. (1969)
  • Once canciones entre paréntesis. (1971)
  • Palabra por palabra. (1972)
  • Posiblemente. (1972)
  • A donde el agua. (1973)
  • Jose Maria Iparragirre Patxi Andion'en era. (1973)
  • Como el viento del norte. (1974)
  • El libro de buen amor. (1975)
  • Viaje de ida. (1976)
  • Cancionero prohibido. (1978)
  • Arquitectura. (1979)
  • Evita (musikala). (1981)
  • Amor primero. (1983)
  • El balcón abierto.(1986)
  • Nunca, nadie. (1998)
  • Porvenir. (2010)
  • 4DM (Cuatro días de Mayo). (2014)
  • Atiempo. (estrenatzeke)

Elkarlanak aldatu

Soinu banda aldatu

Filmografia aldatu

Liburuak aldatu

  • Canciones y otras palabras previas (1980), Emiliano Escolar argitaletxea.
  • Susan (todo está por vivir) (1983), Nueva Politécnica argitaletxea.
  • La virtud del asesino (1998), Planeta argitaletxea.
  • La caza racional (2003), Universidad de Castilla-La Mancha argitaletxea.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Puerto Cultura - Patxi Andión.. (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  2. (Gaztelaniaz) Luces en la noche: Patxi Andión | RTVE Play. 2023-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Kanpo estekak aldatu