Pedro Masó Paulet (Madril, 1927ko urtarrilaren 26a - ibidem, 2008ko irailaren 23a) zinema-zuzendaria izan zen.

Pedro Masó
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro Masó Paulet
JaiotzaMadril1927ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2008ko irailaren 23a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak

IMDB: nm0557980 Allocine: 139604 Allmovie: p229113
Find a Grave: 30032716 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Antzezle izatea zuen hasierako asmoa, baina zinemaren inguruko beste hainbat lanetan ere jardun zuen: makillatzaile, produkzio-laguntzaile, produkzio-zuzendari eta gidoigile izan zen, besteak beste. Zuzendari askorentzat idatzi izan ditu gidoiak. Ekoizle gisa, Pedro Masó P.C.S.A. ekoiztetxean egindako lanari esker nabarmendu da: ekoiztetxeak finantzatzen ditu bai Masóren beraren filmak eta baita beste zuzendari batzuenak ere.

Zuzendaritzari dagokionez, komertzialak dira Masóren filmak, eta kontsumoaren gizarteak liluratutako gizarte batean gertatutako aldaketak agertzen dituzte, oro har. Dena dela, telesailen alorrean egin ditu lan biribilenak, hala nola Anillos de oro (1983), Segunda enseñanza (1985) eta Brigada Central (1989).

Filmografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu