Parisko Ituna (1814)

Pariseko Ituna (1814)» orritik birbideratua)

Parisko Ituna 1814ko maiatzaren 30ean sinatu zen. Honen bidez Erresuma Batuak, Errusiak, Espainiak, Austriak, Suediak, Portugalek eta Prusiak osatutako seigarren koalizioaren eta Frantziaren arteko gerra amaitu zen. Fontainebleauko Itunaren ondoren (1814), Napoleon I.aren abdikazioa eta Borboi etxearen zaharberritzea barne hartzen zituen. Parisko Itun honek Napoleon I.aren lehen abdikazioaren ondoren eta Elba uhartean erbesteratuta, Frantziaren mugak finkatu zituen. Ehun Egunen pasarteak akordio hau kolokan jarri zuen eta, ondorioz, 1815ean, itun berri bat sinatu zen.[1] [2]

Parisko Ituna
Motabake itun
Data1814ko maiatzaren 30a
KokalekuParis
HerrialdeaFrantzia
Sinatzailea

Itunaren edukiak aldatu

Frantziaren izeneko negoziatzailea Charles Maurice de Talleyrand-Périgord izan zen. Prusiaren izenean, Klemens von Metternich.

Itunarenedukiak ez ziren oso gogorrak izan Frantziarekin, Luis XVIII.a Frantziakoaren berrezartzeak herrian zabal zezakeen amorrua saihesteko. Frantziak 1792ko mugak gorde ahal izan zituen, 1790-92an harrapatutako 8495 km²-ko lurraldea barne, Landau, Saarlouis, Saarbrücken, Avignon, Venaissin konderria, Montbéliard konderria, Mandeure, Mulhouse eta Saboiako zati bat, Chambéry eta Annecy, esaterako. Napoleonen Gerretan Frantziak galdutako kolonia gehienak itzuli egin zizkioten, Malta, Tobago, Santa Luzia, Maurizio uhartea eta Chagos uhartedia izan ezik, britainiarren esku utzi baitzituzten.[3] Hala ere, aliatu garaileak ohartu ziren Frantziak inguruko beste estatu batzuekin akordioak izan zitzakeela berriro ere, eta horregatik, Frantziaren inguruko lurraldeak militarki errefortzatu egin ziren.

Frantziak Santo Domingon Espainiara itzuli zion baina Saint-Domingue (egungo Haiti) Frantziako kolonia zela aitortu zen.

Belgika, Holanda eta Luxenburgoko egungo herrialdeak Orange-Nassauko Etxearen mende batu zituzten estatu indartsuago bat sortzeko asmoz, Herbehereetako Erresuma Batua. Hegoaldean antzeko proposamenak zeuden Piamonte-Sardiniako Erresuma sendotzerakoan, eta Sardiniak Nizako Konderria berreskuratzen zuen. Klausula sekretu batek adierazten zuen Venezia Austriara transferitu zitekeela. Era berean, Rhineko Konfederazioa, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren oinordekoa zena, deseginda geratu zen Napoleonen porrot horren ondoren, eta Germaniar Konfederazioak ordezkatu zuen.

Fernando III.a Toskanakoak bere italiar jabetzak berreskuratu zituen, hau da, Toskanako Dukerri Handia. Maria Beatrice d’Estek Massa eta Carrarako dukerria itzuli zitzaion eta haren semeari, Frantzisko IV.a Modenakoari Modenako dukerria.

Suitzari independentzia bermatu zitzaion eta Le Cerneux-Péquignot udalerria eman zitzaion. Vienako Kongresuan, gainera, Valais, Geneva, Basileako Apezpikutza eta Neuchatel Printzerria (Prusiarekin batera) hartuko lituzke.

Hitzarmenak zioen Frantziak esklabotza bost urte abolitu beharko lukeela, britainiarren ekonomia eta lurralde pizgarriekin.

Ehun Egun gertaeren ondoren, Napoleon behin betiko erori zenean, Parisen berriro ere nazioarteko itun bat egin zen; hau frantsesentzat askoz ere kaltegarriagoa izan zen. Gainera, Vienako Batzarra egin zen, ebazteke zeuden Europako gaiak ebazteko.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. A. Maltet et J. Isaac, Révolution, Empire et première moitié du XIXe siècle, Paris: Librairie Hachette, 1929.
  2. https://www.ecured.cu/Tratados_de_París
  3. The Chagos Archipelago: its Nature and the Future, The Chagos Conservation Trust, 2009, 25 or.[1]
  4. http://www.claseshistoria.com/revolucionesburguesas/restauracioncongresoviena.htm

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu