Comtat Venaissin (euskaraz: Venasqueko konderria) Frantzia hegoaldeko antzinako lurraldea da, egungo Vaucluse departamenduan sartua. Rodano ibaiaren, Durance berorren adarraren eta Ventoux mendiaren artean dago. Venasque izan zen Erdi Aroko konderri horretako hiriburua. Hiri nagusiak Apt, Avignon, Carpentras, Cavaillon eta Orange dira.

Armarria

Historia

aldatu

Tolosako kondeen eta Frantziako koroaren esku egon ondoren, Filipe III.a Ausartak, Frantziako erregeak, Gregorio X.a Aita Santuari eman zion lurraldea (1274). Aitasantutzaren mende egon zen 1791n Frantziari lotu zitzaion arte.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu