Arkitektura paleokristau

Paleokristau» orritik birbideratua)

Arkitektura paleokristaua, kristautasunaren eraginez Erromatar Inperioaren amaieran (313527) eman zen arkitektura erlijiosoa da.

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Eliza paleokristau baten barrualde tipikoa, Santa Sabina, Erroma
San Lorentzo elizaren abside paleokristaua, Milan
Galla Placidia mausoleoa, Ravena

Kokapena

aldatu

Konstantino enperadoreak 313. urtean Milango Ediktuan kristautasuna baimendu zuenean, hasi zen kristau erlijioarentzat zuzenduta zeuden eraikuntzen eraiketa. Arkitektura paleokristaua Erroma ekialdera zein mendebaldera hedatu zen.

527. urtean, Justiniano Ekialdeko Erromako enperadore izendatua izan zenean, arkitektura bizantziarra heldu zen.

Garaiak

aldatu

Hastapenak

aldatu

Milango Ediktua gertatu arte (K.o. 313), kristautasuna debekatuta zegoen, beraz, errituak ezkutuan egiten ziren. Hala ere beren errituak aurrera eramateko eraikinak behar zituzten:

Zabalkuntza

aldatu

Milango Ediktuaren ondoren Kristautasunak ez du ezkutatu beharrik, eta jendetza ugari gehitzen zaio. Honen ondorio, erlijioak dituen beharretarako eraikin ezberdin berriak behar dira. 395. urtean Tesalonikako Ediktua sinatzean eta kristautasuna ofizial bihurtu zenean, kristau erakin monumentalak sortuko dira. Jendetza handia biltzen zuen erlijio honek tamaina handiko eraikinak behar zituen bere gurtza aurrera eramateko.

  • Basilika
  • Bataiategia IV. mendean basilika nagusien alboan eraikiko dira eta hauekin komunikaturik egongo dira, bataiatu berriak basilikara pasatzen baitziren komunioa hartzera. Lehen bataiategia Erromako Laterango bataiategia izan zen. Bataiategi guzietan bataio piszina zegoen, karratua, gurutze formakoa, oktogonala.... forma ezberdinak hartuko ditu. Eraikuntzak oinplanoa zentralizatua izaten zuen eta gehienetan oktogonala, 8 zenbakiaren sinbologia kontutan hartzen baitzuten, baita Jaiokundearen basilikaren goiko aldeak forma berdina zuela ere. Kanpotik sinple eta xumeak diruditen arren, barrutik asko dekoratzen zituzten. Beste bataiategia Ravenako Ortodoxoen bataiategia edota Bataiategi neonianoa da.
  • Mausoleoa: hilobi gune monumentala da, hilobi arkitektonikoa. Dirudunek bakarrik ordaindu zezaketen eta posible izanez gero erlikietatik gertu eraikiko ziren. Hiru adibide nagusi ditugu garai honetan: Apostoleion (Konstantinopolis), Santa Kostantza (Erroma) eta Gala Plazidia (Ravena).
  • Martyriuma

Ezaugarriak

aldatu

Garrantzi handia jaso zuen tenpluen barne espazioak, jendea biltzeko eginak zirelako. Tenplu kristau guztiek funtzio berekoak ziren arren, forma askotariko arkitektura eman zen. Hala ere, gehien errepikatu zen forma, dinteldun basilikan oinarrituz ematen zena da.

Ezaugarri zehatzen artean, bi ildo nagusi berezi dira, garapen ezberdina eman zelako ekialdean eta mendebaldean.

Mendebaldekoa

aldatu

Apaizen kokalekua absidean egokitu zen. Bertatik sarrerako ateraino eraikuntza guztia luzeran zeharkatzen duen simetria ardatza markatzen da. Basilikari, simetria ardatzari jarraipen emanez, sarrera atari bat atxiki zitzaion. Atari honen albo batean nartexa erantsi zen, eta bertan bataiorako pila kokatzen zen.

Basilikak hazi ziren, eta solairu bat gehitu zitzaien, matroneoa edo tribuna. Erdiko nabea, ardatza markatzen zuen, eta altuagoa zen, eta bertan ezarri zituzten leihoak argia sar zedin, termetan gertatzen zen bezala.

Kanpo apaingarririk gabeko eraikuntzak ziren, baina oso bestelako zen barneko aldea, ornamentuz kargatuak. Eraikuntzak, sinbologiaz beterikoak ziren: hamabi zutabe izan ohi zituzten eraikuntza hauek, apostolu kopuru bera; hiru leiho nagusi izan ohi zituzten, hirutasunean oinarrituta.

Ekialdea

aldatu

Ardatz longitudinalaren indarra gutxitzen da eredu ezberdinak landuz.

  • Eredu longitudinaletatik abiatuz: Absidea zabaltzen da, eta erdiko nabeak forma karratuago eta motzagoa hartzen du. Erdiko nabea baxuagoa da ere, eta beraz, argi sarrera nabarmen txikiagoa da.
  • Ereduen nahasketa: Beraz, eraikuntza ezberdinen konbinazio berri bat proposatzen da. Horrela, eraikuntza longitudinalak, planta zentrala dutenekin nahastuz, eraikuntza berriak sortu ziren. Simetria ardatza mantentzen zen.
  • Zentrodunak: ardatz nabarmen luzeagorik ez zuten eraikuntzak, egurrezko egituraz egiteko proiektatu ziren. Gehienak desagertuak dira beraz. Bataioetarako eraikuntza bereziak egin ziren ere: oso garaiak eta azalera txikikoak hala nola Ortodoxoen bataiategia (Ravena).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu