Tesalonikako Ediktua, baita Cunctos populos (euskaraz: herri guztiei) moduan ezagutua, 380ko otsailaren 27an egin zen ediktu edo lege erromatar bat izan zen. Lege honen arabera, kristautasuna Erromatar Inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen. Biztanle guztiak, kristauak izatera bultzatu zituen. Ondorioz, kristautasuna Erromako inperioaren erlijioaz bihurtzeaz gainera, irmotasun eta indar handia eman zion kristautasunari. Graziano, Valentiniano II.a eta Teodosio I.a Handia enperadoreek egin zuten ediktua Konstantinoplan.

Tesalonikako Ediktua
Motalege
Honen parte dareligious policies of the Roman Empire (en) Itzuli
EgileTeodosio I.a Handia, Graziano eta Valentiniano II.a
Argitaratze-data380ko otsailaren 27a
Argumentu nagusiastate church of the Roman Empire (en) Itzuli
HerrialdeaAntzinako Erroma
Nongo eskumenen mendeAntzinako Erroma
Lanaren edo izenaren hizkuntzalatin
Honen ondorioastate church of the Roman Empire (en) Itzuli

Tesalonikako Ediktuaren testua

aldatu
« «IMPPP. GR(ATI)IANUS, VAL(ENTINI)ANUS ET THE(O)D(OSIUS) AAA. EDICTUM AD POPULUM VRB(IS) CONSTANTINOP(OLITANAE). Cunctos populos, quos clementiae nostrae regit temperamentum, in tali volumus religione versari, quam divinum Petrum apostolum tradidisse Romanis religio usque ad nuc ab ipso insinuata declarat quamque pontificem Damasum sequi claret et Petrum Aleksandriae episcopum virum apostolicae sanctitatis, hoc est, ut secundum apostolicam disciplinam evangelicamque doctrinam patris et filii et spiritus sancti unam deitatem sub parili maiestate et sub pia trinitate credamus. Hanc legem sequentes Christianorum catholicorum nomen iubemus amplecti, reliquos vero dementes vesanosque iudicantes haeretici dogmatis infamiam sustinere ‘nec conciliabula eorum ecclesiarum nomen accipere’, divina primum vindicta, post etiam motus nostri, quem ex caelesti arbitro sumpserimus, ultione plectendos. DAT. III Kal. Mar. THESSAL(ONICAE) GR(ATI)ANO A. V ET THEOD(OSIO) A. I CONSS.» »

Teodosioren Kodea 16.1.2


« Gure administrazio errukiorrak gobernatutako herri guztiek Petri jainkotiar apostoluak erromatarrei emandako erlijioa izan dezatela nahi dugu, gaur egunera arte Petrik berak aditzera eman bezala zabaldutako erlijioa. Ageri-agerian dago Damaso Aita Santuak eta Petri gotzainak, apostoluen santutasuneko gizonak, ere erlijio hori dutela. Apostoluen irakatsiaren eta ebangelio-doktrinaren arabera, jainko bakarrak Aita, Semea eta Espiritu Santua direla, maiestate bera dutela eta Hirutasun Santu errukiorra direla sinesten dugu. Arau hori betetzen duten guztiak kristau katolikotzat har daitezela agintzen dugu, eta gainerako guztiak, berriz, zorotzat eta heretikotzat. Heretikoak biltzen diren tokiak ez dira elizatzat hartuko. Gainera, Jainkoaren mendekuari egin beharko diote aurre, eta guk geuk ere zigortuko ditugu. Aita zerukoaren borondateari jarraituz.

Graziano, Valentiniano II eta Teodosio Augusto enperadoreen ediktua, Konstantinopla hiriko biztanleei, K.o. 380. urtea.

»


Kanpo estekak

aldatu