Paita arrunt

Tadorna generoko espeziea. Europako iparraldean bizi da eta negutar urria da Euskal Herrian.

Paita arrunta (Tadorna tadorna) Anatidae familiaren hegaztia da, Tadorna generoan arruntena dena[1].

Paita arrunt
Tadorna tadorna no.JPG
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
GeneroaTadorna
Espeziea Tadorna tadorna
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Tadorna tadorna distribution.png
Datu orokorrak
Masa 78 g (pisua jaiotzean)
arra: 1,261 kg (helduen pisua)
emea: 1,043 kg (helduen pisua)
Zabalera 112 cm
Kumaldiaren tamaina 8,9
Paita arrunta elikatzen.

Europa eta Asian ere jatorria duen hegazti hau neguan batzuetan iparraldeko Afrikara eta hegoaldeko Asiara migratzen da. Landetako populazioak dira Euskal Herria kolonizatzen hasi direnak, Aturri ibaiaren bokalean bereziki[2].

DeskribapenaAldatu

Antzararen eta ahateen arteko anatida bat da[2]. Hankak gorputzarekiko ongi zentratuak ditu, lehorrean bazkatzeko egokiak. 58-71 cm arteko luera eta 100-133 cm arteko hego-zabalera ditu[3]. Gorputz zuriaren gainean zati koloretsuak ditu, buru eta lepo berde ilunak eta bularraldean zerrenda marroi-gorrixka. Bizkarraldean ere zati zuri, berde ilun eta marroiak agertzen ditu. Mokoa gorri gorria da eta arrek bulto gorri bat dute bekokian[3].

Gazteek antzerako lumaia dute baina koloreak apalagoak dira.

HabitataAldatu

Euskal Herrian negu partean ikusten dira gehienbat, iparraldeko populazioak etortzen direnean. Ekosistema halofiloak bilatzen ditu, kostaldeko padurez eta ibai bokalez gain, barnealdeko hezegune gaziak[4]. Ur gezatako hezegunetan ere ikusten da, Gasteizen dagoen Salburuko parkean adibidez[2].

ElikaduraAldatu

Ornogabeak jaten ditu, moluskuak, krustazeoak eta intsektuak batez ere. Paita taldeak aritzen dira sakonera txikiko hezegunetan eta belardietan elikagai bila[3].

UgalketaAldatu

Aurkitzen dituen zuloak edo animalien gordelekuak erabiltzen ditu habia jartzeko. Horretarako arroka arteak, dunak edo ezpondak miatzen ditu toki egokiaren bila.

Emeak 3-12 arrautza zuri jartzen ditu (normalean 8-10) eta 29-31 egun ematen ditu txitatzen. Sarritan habiak kumatze eremuetatik urruti egoten dira habiak (hainbat kilometrotara ere bai) eta emeak eta txitek jaio bezain laister tokiz aldatu beharrak arrisku handia ekartzen dio paita familiari[2]. Kolonian daudela 15-20 egun dituztenean jadanik beren kabuz elikatzeko gai dira eta 45-50 egunetan erabat garatzen dute lumaia[3].

Paita arruntak kumaldi bakarra izaten du urtero, baina arrautzak jarri bezain laister galdu egiten badituzte bigarren kumaldi bat ere izan dezakete.

TaxonomiaAldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean eta Anas tadorna izena eman zion[5]. Zelta hizkuntzetan tadorne hitzak "zikina" esan nahi du, horrela beraz Lineok "ahate zikindua" izena eman zion, bere lumaiari erreferentzia eginez. 1822 urtean Heinrich Boie zoologo alemaniarrak Tadorna generoa sortu zuen[6].

Ez da paita arruntaren azpiespezierik ezagutzen[7].

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Kear, Janet. (2005). Ducks, Geese, and Swans. Oxford University Press, 420 or. ISBN 0 19 861008 4.
  2. a b c d Paita arrunta « Atariaren bloga. . Noiz kontsultatua: 2019-12-25.
  3. a b c d «Tarro blanco» SEO/BirdLife.
  4. Zulaika, Asier Aldalur. (2014(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna). «Iñurritza biotopoa: Paita arrunta eta Zankaluzeak dabiltza Iñurritzan» Iñurritza biotopoa . Noiz kontsultatua: 2019-12-25.
  5. Linné, Carl von; Salvius, Lars. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Impensis Direct. Laurentii Salvii, . Noiz kontsultatua: 2019-12-25.
  6. «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net . Noiz kontsultatua: 2019-12-25.
  7. www.worldbirdnames.org . Noiz kontsultatua: 2019-12-25.