Anatidae

Antseriformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Tamaina ertain edo handikoak dira, eta, gehienetan, ingurune itsastar edo urtarrekin erlazionatuta daude. Sarritan oin palmatuak dituzte, eta espezie askotan nabaria da dimorfismo sexuala.

Anatidoak (Anatidae) Anseriformes ordenako hegazti-familia bat dira. Izena grekotik dator (ανατος, anatos: ahatea). Hegazti migratzaileak izan ohi dira, eta uraren inguruan bizi dira; ur-ingurunera moldatuta daude: palmipedoak dira.

Anatidae
Oligozeno-gaur egun, 23 Ma-0 Ma

Greylag Goose (Anser anser).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
SuperfamiliaAnatoidea
Familia Anatidae
Vigors, 1825
Azpibanaketa

150 bat espezie ditu familiak, 40 generotan banatuak. Haien artean daude, adibidez, ahateak, antzarak, zisneak, zerrak, eiderrak, brantak, paitak eta murgilariak. Ia mundu osoan bizi dira, Antartikan izan ezik.

SailkapenaAldatu

Azken azterketa anatomikoen arabera, bederatzi subfamiliatan banatuta dago familia:

Anatinae: ibaietako ahateakAldatu

Dendrocygninae: zuhaitz-ahateakAldatu

Oxyurinae: isats gogorreko ahateakAldatu

  • Oxyura (5 espezie)
  • Nomonyx (espezie bakarra: Nomonyx dominicus)
  • Biziura (espezie bakarra: Biziura lobata)
  • Heteronetta (espezie bakarra: Heteronetta atricapilla)

StictonettinaeAldatu

Anserinae: zisneak eta antzarakAldatu

MerginaeAldatu

PlectropterinaeAldatu

TadorninaeAldatu

ThalassorninaeAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu