Osona Kataluniako ipar-ekialdean dagoen barnealdeko eskualdea da, Bartzelonako probintzia (48 udalerri) eta Gironakoaren (3) artean kokatutakoa.

Osona Katalunian

138.630 biztanle zituen 2005ean, 154.588 aldiz 2012an. Vic udalerri nagusi eta hiriburu du (48.287 biztanle 2018an). 1.245,2 km²-ko azalera dauka.

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Iparraldean Ripollès, Garrotxa eta Berguedà, mendebaldean Moianès eta Bages, ekialdean Selva eta hegoaldean Vallès Oriental eskualdeak mugakide ditu.

Bisaura, Lluçanès, Plana de Vic, Cabrerès, Voltreganès eta Guilleries-Montseny azpieskualdeak dira.

Inguru naturala aldatu

Iparraldean, Pirinioaurrean Milanys, Bellmunt eta Curull-eko medilerroak daude, ipar-ekialdean Cabrerès-eko goi-ordokiarekin (Serralada Transversal) lotzen direnak. Ekialdean, Ter ibarrak banatzen du goi-lautada hau Les Guillerieséko mendigunetik, Montsenyekin lotutakoa. Matagalls (1.698 m) da azken mendigune honen tontor nagusia. Pla de la Calma (Montseny) eta Bertí aldea hegoaldean kokatuta daude. Mendebaldean, azkenik, Moianès eta Lluçanès-eko goi-ordokiak daude.

Udalerri nagusiak aldatu

Hauek dira Osonako udalerririk populatuenak, beti ere 2.000 biztanletik gorakoak:

  1. Vic: 42.498 biztanle 2015ean.
  2. Manlleu: 20.228.
  3. Torelló: 13.881.
  4. Tona: 8.021.
  5. Centelles: 7.372.
  6. Taradell: 6.262.
  7. Roda de Ter: 6.122.
  8. Balenyà: 3.711.
  9. Seva: 3.434.
  10. Sant Hipòlit de Voltregà: 3.429.
  11. Les Masies de Voltregà: 3.165.
  12. Sant Julià de Vilatorta: 3.104.
  13. Prats de Lluçanès: 2.580.
  14. Gurb: 2.545.
  15. Sant Pere de Torelló: 2.433.
  16. Calldetenes: 2.427.
  17. Folgueroles: 2.285.
  18. Santa Eugenia de Berga: 2.204.
  19. L'Esquirol: 2.150.
  20. Sant Quirze de Besora: 2.132.
  21. Sant Vicenç de Torelló: 2.001.

Ondarea aldatu

Pertsonaia ezagunak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu