Garrotxa
Garrotxa[1] (katalanez: La Garrotxa) Kataluniako ipar-ekialdean dagoen eskualde mugakidea da, Gironako probintzian kokatutakoa, Ipar Kataluniako mugan.

51.786 biztanle zituen 2005ean, eta 2010ean 55.439, 21 udalerritan banatuta. 735.39 km²-ko azalera dauka. Olot da hiriburua eta udalerririk populatuena.
Geografia aldatu
Mugakideak aldatu
Iparraldean Vallespir (Ipar Katalunia), hegoaldean Selva, ekialdean Alt Empordà, Pla de l'Estany eta Gironès eta mendebaldean Ripollès eta Osona eskualdeak mugakide ditu.
Inguru naturala aldatu
Ekialdeko Piriniotan kokatuta dago eskualde menditsu hau. Halaber, ezaguna da Garrotxako Sumendi-Lurraldearen Parke Naturalaren barruan dauden sumendiak direla eta.
Udalerri nagusiak aldatu
- Olot (hiriburua): 31.271 biztanle.
- Sant Joan les Fonts: 2.631.
- La Vall d'en Bas: 2.616.
- Besalú: 2.211.
Herritar ezagunak aldatu
- Antonio Soler (Olot, 1729-1783), musikagile eta musikaria.
- Guerau de Liost (Olot, 1878-1933), politikari eta poeta.
- Albert Dou (Olot, 1915–2009), matematikaria.