Ornette Coleman (Fort Worth, Texas, AEB, 1930eko martxoaren 9a - New York, 2015eko ekainaren 11) saxofoi jolea izan zen, free-jazzaren aitzindarietako bat. Jazza irauli zuen musikari hau baztertua izan zen urte askotan, baina mito bat zela hil zen mende erdi geroago.[1]

Ornette Coleman

Bizitza
JaiotzaFort Worth1930eko martxoaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaManhattan2015eko ekainaren 11 (85 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaI.M. Terrell High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, tronpeta-jotzailea, saxofoi-jotzailea, jazz musikaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
The Ornette Coleman Quartet
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuasaxofoia
jazz violin (en) Itzuli
saxofoi altua
tronpeta
biolina
DiskoetxeaBlue Note
ABC Records
Antilles
Atlantic Records
ESP-Disk (en) Itzuli

ornettecoleman.com
IMDB: nm0171170 Allocine: 75254 Allmovie: p85500
Facebook: officialornettecoleman Bandcamp: ornettecoleman Spotify: 47odibUtrN3lnWx0p0pk2P iTunes: 461909 Last fm: Ornette+Coleman Musicbrainz: 169c0d1b-fcb8-4a43-9097-829aa7b39205 Songkick: 385737 Discogs: 224506 Allmusic: mn0000484396 Find a Grave: 147718172 Edit the value on Wikidata

Free-jazza jazz-estilo bat da, muga formalen mendekotasuna murrizten duena. Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan garatu zen. Estiloaren aitzindariak Ornette Coleman, Cecil Taylor, Albert Ayler, Archie Shepp, Bill Dixon eta Paul Bley musikariak izan ziren. Nahiz eta, agian, adibiderik ezagunenak John Coltraneren azken lanak izan.[2]

John Coltranerekin, Miles Davisekin eta Charlie Parkerrekin parekatzen dute adituek, 1930ean Fort Worthen, Texasen, countryaren lurraldean, jaiotako musikaria. Saxofoi bat oparitu zioten haurra zela, eta hasi zen bebop-a aditzen. 20 urte zituenerako Parkerrek bezala jotzen zuen. «Musika hura jotzen ikasi nuen, baina arazo bat neukan: iruditzen zitzaidan ari nintzela egiten aurretik beste batzuek egindakoa».Beste zerbait zen bilatzen zuena. Eta haren izen adierazgarriko estreinako diskoarekin, Somethin Else !!!!-rekin (1958), ekin zion bilaketari. Free Jazz-en aurreko laneko izenburuarekin —This is Our Music (1960)— bazetorrenaren berri eman zien jazz zale ortodoxoenei. Gainera, diskoaren azalean aurpegi desafiatzailearekin ageri dira Coleman bera, eta baita urte askoan alboan izango zituen bi msikariak: Don Cherry tronpetista, eta Charlie Haden kontrabaxu jotzailea.[1]

Free Jazz diskoa aldatu

Izenburutik bertatik, jazzaren mundua iraultzera etorri zen Free Jazz (1960), Ornette Coleman saxofoi jolearen seigarren diskoa izan zena. Jazz askea. Berak zioen ez zela bere asmoa probokatzea eta jazz mundua zatitzea, baizik eta jazzak erraietan zeraman askatasunean sakontzea, baina Free Jazz-ek proposatzen zuen inprobisazio ariketa libreak eztabaida handiak piztu zituen diskoa argitaratu zutenean. «Ez dakit zer jotzen duen, baina ez da jazza», adierazi zuen irmoki, esate baterako, Dizzy Gillespiek, jazz modernoaren eta bebop-aren aitaponteetako batek.[3]

Inprobisazioan sinesten zuen Colemanek, eta Free Jazz-en aurretik grabatutako lanek ere zaletasun horri erantzuten zioten. Talde lanean jartzen zuten, gainera, arreta, jazz taldeetan ezarria zegoen hierarkiari muzin eginez. «Gure musikaren parterik inportanteena inprobisazioa da, ahalik eta modu bat-batekoenean egiten duguna. Musikari bakoitzak bere musika adierazpideekin egiten dio ekarpena formari». Something Else!!! (1958), The Shape of Jazz to Come (1959), Change of The Century (1959) eta This Is Our Music (1960) diskoek bide aske hori markatu zuten, baina artean iristear zen jazz munduaren parte handi batek probokaziotzat joko zuen diskoa: Free Jazz.[3]

Musika inprobisatua egin nahi horrekin, Colemanek bizkarra eman nahi zien jazzaren barruan ezinbestekoak ziren hainbat kontzepturi, hala nola melodiari, harmoniari eta erritmoari, eta «jotze hutsean» jarri nahi zuen ardatza. Asmo horrekin sartu zen estudiora 1960ko abenduaren 21ean. Bi laukote osatu zituen —batean, Eric Dolphy (klarinetea), Freddie Hubbard (tronpeta), Charlie Haden (kontrabaxua) eta Ed Blackwell (bateria) zeuden, eta bestean, berriz, Coleman bera, Don Cherry (tronpeta), Scott LaFaro (kontrabaxua) eta Billy Higgins (bateria)—; biak aurrez aurre paratu, bakoitzari kanal bat egokitu, eta jotzen hasi ziren. Inprobisazio askean aritu ziren 37 minutuz, eta, denbora hori igarota, bukatu egin zuten. Disko bat osatzeko moduan. 37 minutu horietan, baina, bi laukoteek borroka solasaldiak garatu zituzten, izpiritu aske horri erantzunez. Horren ondorioz, asko izan ziren Free Jazz zentzu handirik gabeko kakofoniatzat hartu zutenak, jario atonal gisa ulertu zutenak. 37 minutu haiek polifonia anarkiko bat zirela pentsatu zutenak.[3]

Colemanek, baina, garbi zuen berea ez zela beste musikari batzuek aurretik urratutako bideetan sakontzea. Haiengandik ikasi bai, baina beste norabait joan nahi zuen. «Ez dut maparik segitu behar hanka sartzeko; nik neuk bakarrik sartu dezaket hanka». Horregatik uneari berari ematen zion garrantzia, unean bertan sortzen zenak zuen pisua beretzat.[3]

Free Jazz-ek eztabaida latzak eragin zituen argitaratu zutenetik bertatik, eta, urte gutxi batzuk geroago Bob Dylanek bere musika elektrifikatu zuenean bezala, traidoretzat ere jo zuten jazz musikari batzuek. Izan zen, hala ere, Colemanek egiten zuena defenditu zuenik ere, eta Free Jazz irten aurretik ere, Charles Mingusek mahai gainean jarri zuen bere iritzia: «Ornette Colemanen musika defenditzen badut, ez dut esan nahi guztiok hark bezala jo behar dugunik; harengandik ikasi dudana da Charlie Parkerrek bezala jotzeari utzi behar diogula»[3]

Artean nerabea zela, Ornette Coleman institutuko musika taldetik kaleratu zuten. Zergatik? «Inprobisatzeagatik».

Erreferentziak aldatu

  1. a b Susaeta, Igor. «Probokatu, eta, azkenean, irabazi» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  2. SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-11-22). «Gari eguneroko gauza txikiei arreta jarrita» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  3. a b c d e Lizarralde, Mikel. «Maparik gabeko musika» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).

Kanpo estekak aldatu