Charles Mingus
Charles Mingus (Nogales, Arizona, 1922ko apirilaren 22a - Cuernavaca, Mexiko, 1979ko urtarrilaren 5a) Estatu Batuetako jazz-musikagilea eta kontrabaxu-jotzailea izan zen.
1940 ondoko urteetan Lionel Hamptonen big bandarentzat musika idatzi eta jo zuen, eta 1950 ondoko urteetan Red Norvo, Stan Getz, J.J. Johnson eta beste batzuentzat. Mingusek berezko estiloa sortu zuen, musika beltzaren, tradizionalaren eta herritarraren elementuekin, eta abangoardiako jazzaren aitzindari bihurtu zen. Lan nagusiak: Pithecanthropus erectus (1956) eta Fables of Faubus (1959, Feboren fabulak).
Musikaria jazz espirituala eta bluesa jokatzen zuen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Mingus |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.