Orendain (Girgillao)
Orendain[1][a] Mañeruibarreko Girgillao udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Orendain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera |
Udalerria | Girgillao |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Orendain |
Posta kodea | 31291 |
Herritarra | orendaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′04″N 1°50′54″W / 42.70101863°N 1.8482791°W |
Garaiera | 490 metro |
Distantzia | 33,7 km (Iruñetik) |
XII. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Girgillaoko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak orendaindarrak ziren.
Izena
aldatuOrendain toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Orendáin
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Orindain (1027)
- Orendain (1136)
- Orindain (1196)
- Orindoain (1234)
- Orendayn (1257)
- Horindiayn (1268)
- Orpidayn (1350)
- Orindain (1366)
- Lorindain (1534)
- Orandayn (1701)
- Orendain (1802)
- Orendain (1945)
- Orendain (1996)
Historia
aldatuAntso III.a Gartzeitz erregeak 1007 inguruan Iruñeko katedralari elizbarrutiko berrantolaketa zela eta diploma gatazkatsu batean dokumentatua eman zion lekuen artean dago.
Mañeruibarraren zati izan zen jurisdikzio hori existitu zen bitartean. Gero, XIX. mendean, ziur aski 1835-1845eko erreformekin, Artazuri atxiki zitzaion eta, azkenik, Girgillaori. 1513an Nafarroako Petrik petxez gozatzen bazuen ere, eta 1543an Juan Vélaz de Medranoren jaurerria bazen ere, 1715ean Besollako markesaren lekua zen. 1802an jauregiko dorre bat kontserbatzen zen.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Orendain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).