Olaberria burdinola (Oiartzun)

Oiartzun Ergoien auzoan dagoen XVI. mendeko burdinola

Olaberria burdinola Oiartzungo industria aurre garaiko aztarna multzo bat da: gutxienez presa, burdinolaren eraikin nagusia, labeak eta zubi batek osatua.

Olaberria burdinola (Oiartzun)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOiartzun
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea

Kokapena aldatu

Ergoien auzoan kokatua dago, Oiartzun ibaiaren alboan, itsasoaren gainean 70 metrotako garaieran.[1]

Historia aldatu

Eraikina XVI. mendekoa da.[2]

XVIII. mendean Jose Ramon Minondo goizuetarra zen arduraduna; XXI. mende hasieran hark Goizuetako Goitzarin burdinolara bidalitako gutun-sorta handi bat aurkitu zen.[3] Horri esker, garai horretako bizimoduari buruzko detaile asko ezagutu dira; besteak beste, Donibane Lohizuneko burdinolekin eta Ainhoa eta Larraineko biztanleekin harremana zutela -nahiz eta Espainia eta Frantzia gerran egon-.[4]

Babes maila aldatu

 
Multzoaren parte den galtzada eta zubia.

Eusko Jaurlaritzaren Arkeologia Ondarearen datu basean "ustezko arkeologia eremu" bezala katalogatua dago, 48. zenbakiarekin.[2]

Herri kulturan aldatu

Herri mailan Olaberria burdinolaren hondakinak oso ezagunak dira. 2001 urtean, Juan Mari Beltranen "Arditurri, gogoaren bidezidorretatik" diskoaren kantu nagusian ("Arditurri") burdinola "sorginek egina" dela aipatzen da, "Arkaleko harria eskurik eskura" ekarrita.[5]

2021 urtean, XVIII-XIX mendeen artean burdinolaren arduradun izandako Jose Ramon Minondoren euskarazko gutun sorta handi bat argitaratu zuten Euskaltzaindiak eta Nafarroako Jaurlaritzak.[4] Urte berean, Oiartzungo Udalak Manuel Lekuona beka Olaberria eta Olaunditu burdinolak ikertzeko lanei ematea adostu zuen.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Olaberria | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  2. a b «Olaberria burdinola. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-17). «Antzinako bizimodua kontatzen duten paperak topatu dituzte Goizuetan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  4. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-16). «Dos libros muestran el uso del euskara en las relaciones comerciales del siglo XVIII» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  5. (Gaztelaniaz) Juan Mari Beltran – Arditurri / Gogoaren Bidezidorretatik (2001, CD). (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).
  6. «Olaberria eta Olaundituko burdinolak ikertzeko eska daiteke Manuel Lekuona beka» Oarsoaldeko Hitza 2021-09-06 (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).

Kanpo estekak aldatu