San Joan Bataiatzailearen eliza (Olaberria)

eraikitako euskal ondare nabaria Olaberrian

San Joan Bataiatzailearen eliza Gipuzkoako Olaberria udalerrian dagoen eliza bat da. San Joan Bataiatzaileari sagaratua dago.

San Joan Bataiatzailearen eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
San Joan Bataiatzailearen elizaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOlaberria
Koordenatuak43°01′39″N 2°12′13″W / 43.0275°N 2.20366°W / 43.0275; -2.20366
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea4

Kokalekua aldatu

Herrigunearen lekurik garaienean dago, muino batean.

Historia aldatu

Elizaren lehen erreferentziak 1568 urtekoak dira, ordurako eliza oso hondatuta eta berriketa batean beharrean zegoen.

Jatorriz txikiagoa zen, XVII. mendean handitze lanekin hasi ziren (Beasaingo Abaria harginek burutua) eta XVIII. mendean gangak, korua eta leihoak bukatutakoan, aldare nagusia egiten hasi ziren (1747an Bergarako Migel Irustak entregatu zuen). Elizaren beste berezitasun bat bere bataiarria da (XVI. mendea).

Eraikina aldatu

Elizaren egitura gorputz nagusi batean oinarritzen da, zeini gehigarriak ipintzen joan zaizkion historian zehar. Guztira 527 metro karratuko azalera osatzen du eraikinak bere osotasuenan.

Laukizuzen itxurako nabe nagusia abside batek amaitzen du, bertan aldarea eta korua daude. Nabe honetatik aldebietako sakristietara hel daiteke.

Esan bezala, gorputz nagusiari gehigarriak ipintzen joan zaizkio gaur egungo itxura lortu arte: Elizpea 1670. urtekoa da (XVIII. mende erdian berriztatua), dorrearen eraikuntza 1683 eta 1703 urteak bitartekoa da; bobeda berriak eta korua 1723 eta 1725 urteak bitartean amaitutakoak dira, erretaula nagusia berriz 1747koa da.

Aldare nagusiaren gainean erretaula errenazentista ikus daiteke. Honen erdigunean, satutegi gainean, San Juan Bautistaren irudia dago, eta alde banatara San Jose eta San Inazioren tailuak. Gurutzeratutako Kristoren busto batek koroatzen du erretaula, San Pedro, San Pablo eta lau aingeru aldamenean dituelarik.

San Juan Bautista eliza elementu babestu gisa ageri da Euskal Herriko “Behin-behineko Ondare historiko-arkitektonikoaren” zerrendan. Baita Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko kultura ondasunen zerrendan

Kanpo estekak aldatu