Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa

Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa (OHD), Euskal Herriko hainbat eragile sozial, politiko eta kulturalek sinaturiko akordioa da.

Akordioaren kronologia aldatu

2003ko Uztailaren 4an Udal Hautetsien Biltzarrak deituta 180 lagun bildu ziren Donostian, eragile ezberdinen izenean.Bertan, Euskal Herriaren egoeraren diagnostikoa burutzeko Nazio Eztabaida Gunea eratzea erabaki zen. Honek bere lehen diagnostikoa eman zuen 2003ko urte amaieran. Diagnostiko horretan oinarrituz, Nazio Eztabaida Guneak bi proposamen jarri zituen mahai gainean 2004ko Aberri Egunean: Nazio Eraikuntzarako Proposamena eta Gatazkaren Konponbiderako Proposamena.

Gatazkaren Konponbiderako proposamenean Konponbiderako mahaia osatzea planteatu zen, eta mahai hori sortzeko bideak jorratzeko lan batzorde bat eratzea erabaki zen: Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordea. Batzordea, Euskal Herri osoko eragile politiko, sindikal eta sozial askorekin jarri zen harremanetan, beraien ikuspuntu eta ekarpenak jaso eta trukatuz. 55 hartu-eman ezberdin finkatu zituzten lan horretan.

Harreman horien ondorioz gatazkaren konponbiderako Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren lehen zirriborroa idatzi eta eragile guztien eskuetan jarri zuen Batzordeak.


2005eko Martxoaren 5ean, Bilbon, Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa aurkeztu zuen Batzordeak eta testuarekin bat egin zuten 28 eragile politiko, sindikal eta sozialen ordezkariek Hitzarmena sinatu zuten. Prozesu honetan bi fede emaile eta lau begirale izan ditu lanean:

Sinatzaileak aldatu

Alderdi politikoak aldatu

Sindikatuak aldatu


Kolektiboak eta jendarte mugimenduak aldatu

Kanpo estekak aldatu