Komite Internazionalistak

Komite Internazionalistak (KI) nazioarteko elkartasun politikoa sustatzeko Euskal Herriko elkarte bat da.

Historia

aldatu

Erakundearen sorkuntza

aldatu

KI elkartasun politikorako erakunde moduan sortu zen 70eko hamarkadaren amaiera aldera, Nikaraguako Iraultza Sandinistaren magalean, ordura arte Euskal Herriko beste talde batzuetan militatzen zuten hainbat kideri esker. Hasiera batean, burutzen zen lan guztia Nikaraguari begira egiten zen, bertako gatazketatik zetozen beharrizanei erantzunez batez ere. Denboraren poderioz eta Latinoamerikako prozesu iraultzaileen garapenarekin batera, elkartasun borroka beste herrialde batzuetan zehar barreiatu zen: El Salvador, Guatemala, Palestina, Kuba, Mexiko, Kolonbia, Brasil, Venezuela eta abar. 80ko hamarkadan, besteak beste antolakuntzarekiko ezberdintasunak zirela eta, zatiketa bat jazo zen eta bertatik Askapena erakunde internazionalista jaio zen 1987an.

Nazioarteko aldaketak Komite Internazionalistetan

aldatu

Beranduago, 80 eta 90eko hamarkadetako nazioarteko aldaketekin (hainbat prozesu iraultzaileen birplanteamendua eta Multzo “Sozialistaren” desagerpena) eta errealitatearen ezagupen handiagoaz, KIk ekiteko modu berriak bereganatu zituen, aurretik zituenaz batera. Prozesu askatzaileei babesa erakutsiz jarraitzeaz gainera, munduan gertatzen denaren ikuspegi globala duten kanpainak hasi zituen (“Iparraldeko” gobernuen kanpo politikaren aurkako kanpaina, gosearen inguruko kanpaina, Espainia inperialaren aurkako kanpaina, eta abar).

Helburu eta jarduerak

aldatu

Ideologia

aldatu

KI elkartasun politikoa lantzen duen erakundea da eta bere baitan pertsonen arteko, kolektiboen arteko eta herrien arteko elkartasunezko harremanak eraikitzea bilatzen duen jendea batzen du. Abiapuntu gisa neoliberalismoari aurre egitea eta ikuspegi antikapitalista eta antiinperialista du.

Jarduerak

aldatu

Komite Internazionalistak ez da giza laguntza ematen duen erakunde bat; ezta munduan dauden desberdintasunak sorturiko kalteak lausotzea helburu duen elkarte bat ere. Ezta beste herrialde batzuetan garapenerako proiektuak burutzen dituen GKE bat ere. Hortaz, kontzientziazioa eta konfrontazioa hautatzen ditu kooperaziaren aurrean; hemen salatuz beste herrialdeetan ematen diren egoerak, hala nola aberastutako estatuen ardura gainontzeko herrien miseriaren eraikuntzan, aberastasunaren bidegabeko banaketa edo “mendebaldeko” kulturaren nagusitasuna.

Komite Internazionalistak, Euskal Herriko kolektiboa den heinean, harreman estua mantentzen du bestelako esparrutan eraldaketa sozialaren zein askapen nazionalaren alde borrokatzen duten beste taldeekin (ekologistak, feministak, antiarrazistak, antimilitaristak, sindikalistak, kulturalak, antierrepresiboak eta abar).

Funtzionamendua

aldatu

KIk eredu asanblearioa dauka funtzionatzeko, ez du beraz zuzendaritza posturik. Iritzi eta ideia desberdinak biltzen dituen erakundea da, hauek debatea aberastuko dutelakoan; baina beti ikuspegi iraultzailea oinarritzat harturik, antikapitalista, antiinperialista eta neoliberalismoaren aurkako jarrera oinarri bezala izanik. Horretaz gain, autonomoa da, kudeatzeko tresna eta modu propioak dituelarik.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu