Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna
EHNE, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna, 1976 eta 1977 urteen bitartean sortu eta legeztatu zen nekazaritza sindikatua eta nekazaritza erakunde profesionala da. Egun, lau sindikatu probintzialek osatzen dute: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako EHNEk eta Arabako UAGAk (Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna).
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nekazarien elkartasuna |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Via Campesina (en) |
Kide kopurua | 6.150 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1976 |
webgune ofiziala |
1981. urte arte ez ziren lehen estatutu komunak legeztatu. Estatutu horietan Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba bildu zituzten. 1986an Nafarroako EHNE sortu zen, eta konfederaziora atxiki zen.
1990 urtean lehendabiziko kongresuarekin lehen jauzi kualitatiboa egin zuten, kongresuak nekazaritza sindikalaren egituraketa jaso baitzuen. Ondoren bigarren, hirugarren, eta laugarren kongresuak ere egin ziren (1992., 1997. eta 2002. urteetan). Gaur egun EHNEk 6.150 kide ditu.
Nazio eremuan, lehentasunezko harremanak ditu Ipar Euskal Herriko ELBrekin. Euskal Herritik kanpora jarduteko, 1992. urtean, beste batzuekin bat egin zuen: CPErekin, Europan jarduteko; eta COAGekin, Espainiar estatuan jarduteko. Halaber, 1993 urteko maiatzean Via Campesina sortzeko kongresuan parte hartu zuen.
2014ko uztailaren 24ean, Gipuzkoako EHNE utzi eta egitura berri bat sortuko zuen afiliatu talde batek. Zatiketa batik bat bi faktorek eragin zutela zioten: EHNEk barnean gehiegi hartu nahi izateak eta herrialdeko egitura «anakronikoa» izateak. Zuzendaritza taldeko 11 kideetatik zazpik dimisioa eman ostean, erabateko normaltasunik gabe funtzionatu zuen Gipuzkoako EHNEk azken bizpahiru urteetan[1].
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- ehne.eus Webgune ofiziala
- ehne.org Webgune ofizial zaharra