Ikkō-ikkiak (japonieraz: 一向一揆?, "Ikkō-shūen matxinada") etxaldeetako nekazariek, monjeek, apaiz sintoistek eta tokiko nobleek osatutako talde batzuk ziren, samurai gobernuaren aurka matxinatu zirenak XV. mendea eta XVI. mendearen artean. Guztiek jarraitzen zituzten Jōdo Shinshuren sinesmenak, bere jarraitzaileei guztiak Amida Buddharen graziagatik askatuak zirela erakusten zien sekta budista bat. Lider ezagun bakarra Rennyo izan zen, Hongan-jin Jōdo Shinshu sektaren liderra zena.

Historia aldatu

Ikkō-ikkiek, hasiera batean ez zuten antolaketa zehatzik, eta 1457an Rennyo Hongan-jiko apaiz bezala izendatu arte ezin daiteke hitz egin mugimenduaren sorrera formalaz. 1471n Rennyo Kiototik ihes egitera behartu zuten, eta Echizen probintziako Yoshiaki herrian ezarri zuen tenplu bat, taldearen ekintza antolatua hasi zen tokia. Kaga probintzian gobernua kentzea lortu zuten eta probintzia euren kontrolpean aldarrikatu zuten, herrialdearen historian plebeio talde batek probintzia bat gobernatzen zuen lehen aldia izan zelarik.

Altxamenduek Rennyo 1499an hil ondoren ere jarraitu zuten, eta mugimendua hedatu egin zen. Ishiyama Hongan-ji gotorlekuan ezarri ziren, Osakatik kanpoaldera, Nagashiman, Owari probintzia eta Ise probintziaren arteko mugetan eta Mikawa probintziako zenbait tenplutan.

XVI. mendearen amaieran, euren mugimenduak klase militarraren arreta erakarri zuen, eta 1564an Oda Nobunagak Mikagawa probintziako Ikkō-ikkiak garaitu zituen Azukizakako gudua (1564)n.

Euren Ishiyama Hongan-ji eta Nagashimako gazteluak Oda Nobunagak setiatu eta suntsitu zituen.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.