Anegawako gudua (japonieraz: 姉川の戦い Ane-gawa no Tatakai?) , 1570ean gertatutakoa, Oda Nobunagak Odani gazteluari eta Yokoyama gazteluari, lehena Azai klanarena eta bigarrena Asakura klanarena, eginiko setioen erreakzio bat izan zen. Gudu hau, Nomurako gudua (野村合戦, Nomura Kassen) bezala ezagutu zuten Azai eta Oda klanek, eta Mitamurako gudua (三田村合戦, Mitamura Kassen) bezala Asakura klanak.

Anegawako gudua
Sengoku Aroa
Data1570
LekuaAne ibaia, Biwa aintziraren inguruan, Ōmi probintzia
Koordenatuak35°24′58″N 136°19′20″E / 35.41606°N 136.32217°E / 35.41606; 136.32217
EmaitzaOda/Tokugawatarren garaipena
Gudulariak
Oda Nobunaga eta Tokugawa Ieyasu Azai Nagamasa eta Asakura Yoshikage
Buruzagiak
Oda Nobunaga
Tokugawa Ieyasu
Inaba Ittetsu
Azai Nagamasa
Asakura Yoshikage
Indarra
20.000-28.000 14.000-18.000

Soldaduak gazteluetatik irtetzean, gudua, Ane ibaiaren erdiko melé bat bihurtu zen, Biwa lakutik gertu, Ōmi probintzian. Nobunagaren armadak, Azai klanarenaren aurka borrokatu zuten, Tokugawaren soldaduek, Asakura klanarenen aurka borrokatu zutelarik hurbilago.

Tokugawa Ieyasuren armadak Asakura klanarena garaitu ondoren, Nobunagarenekin bat egin zuten, Azaitarrak eskuinaldetik kolpatuz. Inaba Ittetsu, erreserba bezala zain zegoena, gudura bildu zen eta Azaitarrak ezkerretik eraso zituen. Azai eta Asakura klanen armadak, laster batean garaituak izan ziren.

Gaur egun, ez dago iturririk, Shinchokoki izan ezik, gudua, oso laburki deskribatzen duena, taktika, armada bakoitzaren baja, guduaren iraupena etab...i buruzko xehetasun gehiagorik eman gabe, eta gudu honetan kontatzen den asko, fikzioan oinarritzen da.

Kanpo estekak aldatu