Eleberri grafiko
Eleberri grafikoa komiki liburuak definitzeko erabiltzen den termino berria da. Zentzu horretan eztabaida handia dago hitz berri horren inguruan, egile eta kritiko askorentzat modako terminoa fenomeno berria baino gehiago besterik ez baita. Definitzeko helduei zuzendutako narrazioa komikien bitartez azaldutako dela esan daiteke. Eleberri grafikoen zabalkunde handiena XX. mendearen bukaeran hasi zen.[1]
Aurrekariak
aldatuEz da erraza esatea noiz sortzen den lehenengo eleberri grafikoa, batez ere sarritan komiki asko liburu formatoan bildu egin direlako. Iturri desberdinek, dena dela, Frans Masereel (1889-1972) jatorri flandiarra zuen margolaria lehene eleberria marrazkien bidez plazaratu zuena bezala aipatzen dute. Masereelek zuri-beltzezko marrazkiekin eta elkarrizketarik gabeko liburuak plazaratu zituen 1918tik aurrera; lan horiek argi eta garbi publiko helduari zuzenduta zegoen.[2]
Eleberri grafikoaren kontzeptua, bestetik, 1964ko azaroan erabili zen lehen aldiz, Capa-Alpha fanzinean. Will Eisnerek, ondoren, 1978ko A Contract with God publikazioarekin zabaldu zuen.[3]
Ezaugarriak
aldatuPublikazio hauen itxura Komiki album batzuetatik ez da gehiegi urruntze. Dena dela, badituzte ezaugarri propio batzuk:
- Liburuaren formatoa.
- Normalean egile bakarra; batzutan talde bat.
- Narrazio bakarra, luzea eta sakona.
- Literatura handia izateko asmoa. Ohikoak dira autobiografien elementuak, flash backak, egitura konplexuak, hari narratibo desberdinak... Ikuspuntu horretatik eleberri tradizional baten konplexutasuna erakutsi dezake.
- Publiko bati zuzenduta, askotan publiko kultoa nahiz eta gehienetan gazteago izan.
- Ohikoa da eleberri arruntak formato honetan moldatzea baita ere.
- Askotan zinemara eraman dira.
- Liburu guztiek bezala ISBN dute. [4]
Eleberri grafikoak Euskal Herrian
aldatuGure literaturan horrelako eleberri grafikoek ospe handia lortu dute:
- Kristalezko hiria, Paul Auster eleberria, Harkaitz Canok euskaratua. Txalaparta, 2006.
- Ihes ederra, Hedoi Etxarte (gidoia) eta Alain M. Urrutia (irudiak), 2009, Alberdania.
- Black is beltza, Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Dr. Alderete. Bang Ediciones, 2014. ISBN: 978 84 16114191.
- Nork, Xabi Paya (gidoia) eta Patxi Gallego (irudiak). Bertsolari 100.zk., 2015eko negua.
- Gerezi garaia (gaztelaniaz El tesoro de Lucio) Mikel Santosek eginiko Lucio Urtubia nafar anarkistari buruzko eleberri grafikoa. Txalaparta, 2017.
- Antzara eguna, Harkaitz Cano eta Adur Larrea. Txalaparta, 2019.
Arrakasta handiko eleberri grafiko batzuk
aldatu- Maus, Art Spiegelman, Pulitzer saria 1992.
- Genesis, Robert Crumb, Bibliaren irakurketa berria.
- Persepolis, lau liburuki, 1976tik aurrera, Marjane Satrapiren autobiografia.
- The Incal, Moebius-Jodorowsky.
- Pyongyang, Guy Delisle.
- V for Vendetta, Alan Moore eta David Lloyd. Eleberri honen eduki subertsiboak eragin handia izan du, esaterako Anonymous mugimenduan.
- Todo Paracuellos, Carlos Giménez. Liburu honetan 1975tik aurrera Espainiako Gerra Zibilaren inguruko komikiak biltzen dira. Autobiografikoa da neurri handi batean.
- 300, Frank Miller.
- Sin City, Frank Miller.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Santiago García (2010): La novela gráfica, Bilbo, Astiberri Ediciones. ISBN: 978-84-92769-30-8
- ↑ Álbumes, Libros y Novelas Gráficas. Panini España S.A., 2012. 10-12.or. ISBN 978-84-9024-358-9.
- ↑ https://books.google.es/books?id=2GNaoeiY51EC&pg=PA148&dq=1978+graphic+novel+eisner+A+Contract+with+God&hl=ca&sa=X&ved=0ahUKEwjMmOTe_IPTAhXBvxQKHX_5A4cQ6AEIIDAB#v=onepage&q=1978%20graphic%20novel%20eisner%20A%20Contract%20with%20God&f=false
- ↑ https://curiosoando.com/cual-es-la-diferencia-entre-una-novela-grafica-y-un-comic[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Irakurri behar diren 25 eleberri grafikoak.