Ireki menu nagusia

Nork Bertsolari aldizkariak bere ehungarren zenbakia ospatzeko, 2015eko neguan plazaratu zuen eleberri grafikoa da. Xabi Payak gidoia prestatu zuen eta Patxi Gallegok irudiak egin zituen. Ikuspuntu komiko eta kritiko batetik, argumentua bertsolaritzaren munduan kokatu egiten da.

Nork
Datuak
Argitaratze-data 2015
Generoa Eleberri grafikoa
Hizkuntza Euskaraz
Herrialdea  Euskal Herria
Ilustratzailea Patxi Gallego
Orrialdeak 142
ISBN 771137 248610 9 771137 248610

ArgumentuaAldatu

Eleberriak thriller komikoaren itxura du. 2013an Bertsolari Txapelketa Nagusia ospatzen ari dela, Andoni Egaña, justu txapeldunaren agurra bota behar duenean, elektrokutatuta hil egiten da. Hasieran istripu bat ematen du baina laster hilketa baten susmoak zabaltzen dira. Kasua argitzeko Segurtasun Sailak bere agente onenak lanean jarri ditu: Amezketako aguazila, Bertsocop, Jesika Fletxeberria eta Amaia Ezpeldoi. Halaber, Anjel Mari Peñagarikanoren etxean, seguritate sistema osoa gainditu ondoren, lapur bat sartu da eta 1991ko Bertsolaritzaren Gipuzkoako Txapela lapurtu du. Txapela hori ez dirudi gauza garrantzitsua denik baina barruan Bertsozaleak Kultur Elkartearen etorkizuna arriskuan jar daitekeen dokumentua ezkutatuta dago. Bi ekintza hauen atzean, antza, Euskal Idazleen Elkartearen partaide bat egon daiteke. Datu horiek eskuan, lau ikertzaileek haien lanari ekin diote.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. .

BibliografiaAldatu

Nork, Xabi Paya (gidoia) eta Patxi Gallego (irudiak). Bertsolari 100.zk., 2015eko negua. 142.or. ISBN: 9 771137 248610.

Kanpo loturakAldatu