Carlos Giménez

komikigilea

Carlos Giménez (Madril, 1941eko martxoaren 16a) gaztelaniaz argitaratzen duen komikigilea da, La Floresta taldeari atxikia. Bere belaunaldi bereko beste egile batzuekin batera, Josep María Beá (1942), Luis García (1946), Felipe Hernández Cava (1953), Fernando Fernández (1940), Enric Sió (1942) edo Adolfo Usero (1941), besteak beste, komiki espainiarraren berrikuntzan parte hartu zuen. Espainian frankismo osteko komiki helduaren boom delakoaren komikigilerik garrantzitsuenetako bat dela esaten da.

Carlos Giménez
Bizitza
Jaiotza Madril1941eko martxoaren 16a (80 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak komikigilea, artista eta idazlea
Enplegatzailea(k) Fluide Glacial (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza La Floresta Group (en) Itzuli
Signature carlos gimenez.png

Bere bizitza profesionalean zehar, besteak beste, bere militantzia politikoagatik, (PSUCekin kolaboratu zuen), nabarmendu zen. Baita ere gidoilari eta komikigileen eskubideen defentsagatik nabarmendu egin da. Bere komikietan frankismoaren garaiaren narratiba landu egin du Auxilio Social, Paracuellos, España Una, Grande y Libre albumetan.

Argitaratutako lanakAldatu

Carlos Giménezen lanak (Gaztelaniaz) ikus daitezke; oraingoz ez dira euskarara itzuli.

  • Gringo (1963).
  • Delta 99 (1968).
  • Dani Futuro (1969).
  • Hom (1974).
  • España Una, Grande y Libre (1976-77), con colaboraciones puntuales en el guion de Ivá.
  • Paracuellos (1976-2017). 8 álbumes.
  • Barrio (1977). 4 álbumes.
  • La saga de los Menéndez (1978).
  • Koolau el leproso (1978).
  • Retales (1979).
  • Las odiseas de Ulises (1980).
  • Érase una vez en el futuro (1980).
  • Carlos Giménez, un hombre mil imágenes (1982).
  • Romances de andar por casa (1983-85).
  • Rambla arriba, Rambla abajo (1986).
  • Bandolero (1987).
  • Historias de sexo y chapuza 6 álbumes (1989-2000).
  • Una infancia eterna (coloreado por Marie-Paule Alluard y rotulación ajena) (1991), con guion de Christian Godard.
  • Sabor a menta y otras historias (1994), recopilación de nueve historias dibujadas entre 1970 y 1992.
  • Jonás, la isla que nunca existió (1992-2003).
  • Cuentos del 2000 y pico (2001).
  • Flash-Back homenaje a Calor Giménez (2003), tomo 215 páginas.
  • El capitán Alatriste (2005), como guionista y Joan Mundet como dibujante.
  • Los Profesionales. 5 álbumes.
  • Los cuentos del tío Pablo recopilación de historietas publicadas entre 1997 y 2005 y editadas en álbum en 2007.
  • 36-39. Malos tiempos (2007-2008). 4 álbumes.
  • 'Pepe (biografía de Pepe González). (2012). Cinco álbumes.
  • La peste escarlata (2015).
  • Crisálida (2016).
  • La máquina del tiempo (2017).
  • El discriminador (2018).
  • Canción de Navidad. Una historia de fantasmas (2018).

Kanpo estekakAldatu