Nilo Urdina[1][2] (amhareraz: ጥቁር አባይ, Abbai arabieraz: النيل الأزرق, an-Nīl al-Āzraq) Afrikako ipar-ekialdeko ibai handia da, 1.460 km-ko luzera duena[3] Etiopiako Tana lakuan jaio eta Khartumen Nilo Zuriarekin elkartzen da, Nilo ibaia sortuz. Etiopia eta Sudan zeharkatzen ditu.

Nilo Urdina
ጥቁር አባይ (am), النيل الأزرق (ar)
Datu orokorrak
Garaiera1.786 m
Motaibai
Luzera1.783 km
Geografia
Map
Koordenatuak11°37′N 37°25′E / 11.62°N 37.41°E / 11.62; 37.41
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera325.000 km²
Arro hidrografikoaNiloren arroa
Ur-emaria1.525,3 m³/s
LakuakTana
IturburuaTana
Bokalea
()
Nilo

Nilo Urdina hil edo bizikoa da Egiptorentzat. Izan ere, ibaiak urtean eramaten duen uraren % 59k jatorria adar horretan du. Sudanentzat ere garrantzi handikoa da, energiaren % 80 Roseires eta Sennar urtegietan ekoizten baitu. Urtegi haiei, esker Gezirako zabaldia ureztatzen da, garia eta kalitate oneko kotoia ekoizteko.

Hidrologia

aldatu
 
Nilo Urdina Bahar Dar-etik hurbil

Nilo Urdinaren erregimena oso irregularra da. Eurite garaian (ekainetik irailera), ibaiak Nilok daraman uraren % 68 ekartzen du, baino urtaro lehorrean, %17 besterik ez.

Nilo Urdinaren emaria 82 urtez (1900-1982) neurtu da Khartumen (Sudan), Nilo Zuriarekin elkartu baino lehentxeago. [4].Arroa 325.000 km²-koa da. Urteko batez besteko emaria 1.513 segundokoa da: handiena abuztuan du (5.757,2 m³/s) eta txikiena, martxoan (145,4 m³/s)

Nilo Urdinaren batez besteko emariak (/s) Khartumen (Sudan) neurtuak
Datuak: 1900 eta 1982 artean

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu