Nilo Zuria[1][2] (arabieraz: al-Nahr al-Abyad [النهر البيض] edo al-Nahr el-Jebel [انهرل الجبل]) Afrikako ipar-ekialdean zehar doan ibai handia da.

Nilo Zuria
(al-Nahr al-Abyad [النهر البيض] - al-Nahr el-Jebel [انهرل الجبل])
Sudan Juba bridge.jpg
Datu orokorrak
Luzera957 km
Geografia
Koordenatuak2°14′45″N 32°15′09″E / 2.24589°N 32.2525°E / 2.24589; 32.2525Koordenatuak: 2°14′45″N 32°15′09″E / 2.24589°N 32.2525°E / 2.24589; 32.2525
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.059.000 km²
Arro hidrografikoaNile basin (en) Itzuli
Ur-emaria878 m³/s
LakuakVictoria, Albert eta No aintzira
IturburuaNo aintzira
BokaleaNilo

Bi zatitan banatzen da. Lehenengoak, Nilo garaia edo al-Nahr el-Jebel deitua, Albert lakuan du hasiera eta zenbait urjauzi ditu. Aurrerago, lautadan, Sudd padurak eratzen ditu eta No aintziran Bahr el Ghazal ibaiarekin batzen da. Zehazki hitz eginez, hortik aurrera hartzen du al-Nahr al-Abyad edo Nilo Zuria izena. Khartumen Nilo Urdinarekin elkartzen da, Nilo ibaia eratuz.

Geografo batzuen arabera ez da berez ibai bat, baizik eta Hego Sudan eta Sudandik pasatzerakoan Nilok berak hartzen duen izena. Arro honetako ur emaririk handiena berak ematen du. Uganda eta Sudandik igarotzen da, eta bere ibaiadarrak Burundi, Ruanda, Tanzania, Kenia eta Kongoko Errepublika Demokratikotik zehar igarotzen dira.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu