Erreniegako gudua
Erreniegako gudua Lehen Karlistaldiko borrokaldia izan zen, 1838ko irailaren 19an Erreniegan gertatu zena. Francisco García buru zuten tropa karlistek erabat garaitu zuten isabeldar armada.[3][1]
Irungo gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Karlistaldia | |||
Erreniegako gudua | |||
Data | 1838ko irailaren 19a | ||
Lekua | Erreniega Nafarroa Garaia | ||
Emaitza | Karlisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gudua
aldatu1838ko irailaren 12an, Baldomero Espartero Logroñora lekutu zelarik, bost batailoi liberal besterik ez ziren gelditu Lizarrarren inguruan, Isidro Alaix eta Fermin Ezpeleta jeneralen erranetara.[2] Horretaz baliatu nahi izan zuen Francisco García jeneral karlistak Izarbeibar mendean hartzeko eta, Ziraukitik abiaturik, Artazun kokatu zituen bere indarrak. Aldi berean, Tomas Tarragual buru zuten Nafarroako 3. eta 9. batailoiak Utergan hedatu ziren, eta Martin Luis Etxeberria brigadierraren tropak Legardan.[4]
Gudaldia irailaren 19an gertatu zen, Erreniegako mazeletan; erabat gaindituak, liberalek Obanosen eta Garesen hartu behar izan zuten babes. Isidro Alaix kristinatar buruzagia larriki zauritu zen, eta Martin Luis Etxeberria karlistak bizia galdu zuen.[4][1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Mitchell, M. George. Le camp et la cour de D. Carlos: narration historique des événemens survenus dans les provinces du Nord depuis le moment où Maroto prit le commandement de l'armée carliste, en 1838, jusqu'à l'entrée de D. Carlos en France en 1839. 206-207. orrialdeak, Impr. de E. Maurin (Bayonne), 1839, gallica.bnf.fr (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
- ↑ a b Galería Militar Contemporánea, colección de biogr. Y retr. de los generales que más celebridad han conseguido en los ejércitos liberal y carlista durante la guerra civil. Tomo II. Sociedad Tipográfica de Hortelano y Compañía, 293-295. orrialdeak, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
- ↑ Kristinatar. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
- ↑ a b Perdón, batalla del. Gran Enciclopedia de Navarra (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).