Giovanni "Nanni" Moretti (Brunico, Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa, 1953ko abuztuaren 19a) italiar zinema-zuzendari, gidoilari eta antzezlea da.

Nanni Moretti

(2011)

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Robert De Niro - Steven Spielberg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Moretti
JaiotzaBrunico1953ko abuztuaren 19a (70 urte)
Herrialdea Italia
Familia
AitaLuigi Moretti
AmaAgata Apicella Moretti
Ezkontidea(k)Silvia Nono
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, film-muntatzailea, waterpolo jokalaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea eta errealizadorea
Lantokia(k)Italia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0604335 Allocine: 4569 Rottentomatoes: celebrity/nanni_moretti Allmovie: p103468 TCM: 550461 Metacritic: person/nanni-moretti Edit the value on Wikidata

Ni autarkiko bat naiz (Io sono un autarchico, 1976) lana izan zen lehenengo film luzea, super 8-an egin zuena. Arrakasta handia izan zuen lan horrek, eta 16 mm-ra pasatu zuten banatu ahal izateko. Ondoren Ecce bombo (1978) egin zuen, Canneseko zinemaldian lehiaketaz kanpo aurkeztu zena. Urrezko ametsa (Sogni d'oro, 1981) lana paradoxa bat izan zen: Veneziako Mostran epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen, zinema-aretoetan, aldiz, porrota izan zen. Bianca (1984) eta La messa é finita (1985) lanekin hasi zen Moretti eskura duen guztia salatzen duen gizonaren ospea hartzen. Poliki-poliki Italiako kontzientzia kritikoetako bat bihurtu zen, nahiz eta erabiltzen duen umoreari esker ikusleen artean arrakasta handia lortu duen. Bere filmak atseginak dira, umoretsuak eta nabarmen uzten dute politikarien ustelkeria. Nazioartean arrakasta handiena izan duen lana Caro diario (1994) izan da. Moretti zenbait lanetan aurreratu egiten da Italiako historiako gertakizunetara; esate baterako, komunismoaren beheraldia eta alderdi sozialistaren legez kanpoko komisioen eskandalua aurreikusi zituen. Horren adibide dira Palombella rossa (1989) eta La cosa (1990), Italiako alderdi komunistaren nahasmendua erakusten dutenak; edota Bozeramailea (Il portaborse, 1991), Daniele Luchettik zuzendua eta Morettik antzeztua eta ekoiztua, ministro sozialista ustel baten istorioa. Antzezle gisa beste bi film aipagarritan parte hartu zuen: Padre Padrone (1978) eta Riso in bianco (1984). 2001. urtean La stanza del figlio filmarekin irabazi zuen Canneseko Urrezko Palma.

Filmografia aldatu

Zuzendari, aktore, produktore gisa aldatu

Film laburrak aldatu

Film ertainak aldatu

Film luzeak aldatu

Aktore eta produktore aldatu

Aktore aldatu

Berak zuzendu eta ekoiztutako filmez gain, hurrengo hauetan ere parte hartu du:

Produktore aldatu

Berak ekoiztutako filmez gain, hurrengo hauetan ere ekoizle-lana egin du:

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nanni Moretti