Muniain (Artzibar)
- Artikulu hau Artzibarko herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muniain (argipena)».
Muniain[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Muniain Artzibar—[b] Artzibar udalerriko leku zaharra eta gaur egun urpeko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Muniain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Muniango ikuspegia hegoaldetik, urtegia baino lehen | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Artzibar |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu (urpean) |
Izen ofiziala | Muniain |
Posta kodea | 31439 |
Herritarra | muniaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′30″N 1°20′22″W / 42.85833°N 1.33944°W |
Garaiera | 574 metro |
Distantzia | 45,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2020) |
Bertako biztanleak muniaindarrak ziren.
Izena
aldatuMuniain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Munayn (1268)
- Munayn (1280)
- Muniayn (1350)
- Munayn (1366)
- Muniayn (1532)
- Muniain (1534)
- Muniain (1626)
- Muniain (1800)
- Muniain (1930)
- Muniain (1966)
Ezaugarriak
aldatuArmarria
aldatuMuniaingo armarria Artzibarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean astigar batez terrazatzatuta osatuta dago, gainean zilarrezko bi ezpata urrezko eskutoki gurutzatuekin, metal bereko balantza bati eusten diotenak. | » |
Geografia
aldatuMuniain Artzibarran dago, Itoitzeko urtegiaren pean.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuArtzibar kokatzeko ez dago aho bateko akordiorik. Egia esan, Zaraitzu eta Erronkaribar ibarretan bezala, haran horien iparraldea Pirinioetakoa da, eta hegoalde Pirinioaurreatarra, klima eta landaretza aldaketa nabariarekin. Trantsizio-eremu bat da, eta bi espazioen muga edo muga hori Larrogain, Elke-Pausaran, Peñas Baxas eta Lareki mendien arteko irudizko lerro batekin markatu daiteke.
Artzibar ibarra berezia da, bitxia beharbada, eta Erdi Arokan galtzen da bere jatorria. Ez dio jarraitzen ibai baten inguruan garatzeko zonako arauari. Bi adar bereiz ditu, Irati eta Urrobi ibaien ibilbideei jarraituz, eta hirugarren adar erdi bortxatu bat Gurpegi errekaren inguruan.
Klima
aldatuUdalerriko gunerik garaienetan izan ezik, Artzibar gehienean klima azpimediterraneoa nagusi da. Urteko batez besteko tenperatura 6 eta 12 gradu bitartekoa da (sei gradu mendietan eta hamabi herrigunean). Prezipitazioak 1 000 eta 1 600mm bitartekoak dira, betiere udaberrian eta udazkenean ugariagoak. Urteroko egun euritsuak 100-120 inguru izaten dira, eta azarotik apirilera ohikoa da elurra jaustea.
Baso-soiltze gogorra jasan dute Artzibar aldeko basoek. Pagoa, pinu basatia, haritza eta artea dira zuhaitzik ugarienak. Artea, arroilean eta ipar eta ipar-mendebaldeko mendietan hedatzen da batez ere. Birlandatutako pinuek 1 000 hektareatik gora hartzen dituzte, batez ere Austriatik ekarritako pinu lariziarrak dira.
Estazio meteorologikoak
aldatuArtzibarren dagoen Orotz-Betelu udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 619 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Orotz-Betelu, 1993-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 25.0 | 27.0 | 31.0 | 39.0 | 38.0 | 39.0 | 34.0 | 28.0 | 22.0 | 17.0 | 39.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.2 | 9.1 | 11.9 | 15.1 | 18.5 | 23.5 | 26.2 | 26.4 | 22.6 | 17.8 | 11.8 | 8.8 | 16.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.4 | 4.8 | 7.2 | 10.2 | 13.3 | 17.5 | 19.9 | 19.7 | 16.5 | 12.8 | 7.9 | 5.0 | 11.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.7 | 0.5 | 2.5 | 5.3 | 8.1 | 11.5 | 13.7 | 13.0 | 10.4 | 7.8 | 4.0 | 1.1 | 6.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.0 | -10.0 | -11.0 | -2.0 | 0.0 | 2.0 | 5.0 | 6.0 | 1.0 | -3.0 | -7.0 | -10.0 | -11.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 157.6 | 130.4 | 121.0 | 114.7 | 89.9 | 64.5 | 45.8 | 50.3 | 81.4 | 111.3 | 162.7 | 141.3 | 1270.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 72.0 | 65.0 | 62.0 | 45.0 | 65.0 | 58.0 | 140.2 | 97.0 | 98.0 | 72.0 | 91.0 | 140.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.4 | 12.9 | 11.9 | 13.4 | 11.8 | 7.6 | 5.9 | 6.7 | 8.4 | 11.2 | 14.1 | 13.1 | 131.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.8 | 3.8 | 2.0 | 0.9 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.0 | 1.9 | 12.6 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatu565 metroko altueran zegoen kokagune txiki bat zen, Artozkiko lautadaren ipar-mendebaldean. Bere profila erraz antzeman zitekeen errepide gainean, jaurerri txikian bezala, zelatari txiki bat bezala, Artozkiko zentral hidroelektrikoaren eta herriaren artean. Hasieran ez zegoen argi urak hartuko zuen edo bota gabe utziko zuten. 1989ko Itoizko urtegiaren ingurumen-inpaktuari buruzko hasierako txostenean ez zen hura suntsitzea baloratzen, nahiz eta, azkenean, hondeamakinek eraitsi zuten 2003an.
|
Demografia
aldatu2020 urteko erroldaren arabera 0 biztanle zituen Muniain.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Ondasun nabarmenak
aldatu- Santa Zezilia eliza, Erdi Aroko kristiau eliza, gaur egun urpean
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Muniain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Aurizperriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Muniain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).