Montejurrako gudua (1873)

Artikulu hau 1873ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montejurrako gudua».

Montejurrako gudua Nafarroako mendi hartan Bigarren Karlistaldian egindako gudua izan zen, alfontsotar eta karlistek 1873ko azaroaren 7tik 9ra egina.[3]

Montejurrako gudua
Bigarren Karlistaldia
Montejurra mendia
Data1873ko azaroaren 7tik 9ra
LekuaMontejurra  Nafarroa
Koordenatuak42°37′50″N 2°02′39″W / 42.63056°N 2.04417°W / 42.63056; -2.04417
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Karlistak Alfontsotarrak
Buruzagiak
Joaquín Elio Domingo Moriones
Indarra
8.000 lagun
200 zaldi
4 kanoi[1]
12.000 lagun
1.000 zaldi
28 kanoi[1]
Galerak
300[2] 600[2]

Aurrekariak

aldatu

Amadeo I.a Espainiakoak 1873ko otsailaren 10ean abdikatu zuenean, Espainiako Lehen Errepublika ezarri zuten[4] eta uztailaren 16an Karlos VII.a erregegai karlista Nafarroara itzuli zen[5].

Fernando Primo de Rivera jeneral liberalak, armada karlistaren gehiengoa Bilboko eta Tolosako setioetan zegoela aprobetxatuz, Lizarra hartu nahi izan zuen, karlisten matxinadaren eragin-gunea zelako. Horretarako Montejurra ezinbestekoa zen, mendia hiria kontrolpean izateko giltza zen eta. Helburu hori lortzeko, Domingo Moriones jeneralak zuzenduriko 12.000 laguneko armada liberala irailaren 13an atera zen Gasteizetik[6].

Lehendabizikoz, jeneral liberalak Los Arcosetik Ega ibaiaren ezkerraldean eta Girgillaotik gertu dauden Villatuerta eta Arandigoien gogor eraso zituen. Horretarako formazioa lau zutabetan banatu zituen: Molinak eskuin muturrekoa zuzendu zuen. Lehenengo zutabeak Allotik atera eta Deikaztelu eskuineko hegaletik inguratu behar izan zuen. Ezkerraldetik herria Cortijok zuzendutako bigarren zutabeak eraso zuen. Behin Deikaztelu hartuta, bi zutabeak, jadanik elkarrekin eta Morentin eta Muniainek zuzenduak, Tasararaino joan behar izan ziren. Antonio Moreno del Villarrek zuzenduriko hirugarren zutabea Arroitzetik Arellanoraino joan behar izan zen Cortijoren mugimendua babesteko. Arroitzetik ere, Albornoz brigadierrak zuzendutako laugarren zutabeak herria igaro behar izan zuen, Moreno del Villaren zutabea babesteaz gain ezkerraldetik Barbaringo gainak konkistatzea ere helburu bikoitza zuena. Zutabe guztiek konkistaturiko lekuetan lubakitu eta gogor eusteko agindua zuten.

Goizeko ordu txikietarako, Los Arcoseko arroila zeharkatu eta gero, armada liberalak Iguzkitza, Lukin eta Barbarin begi-bistan zituen, non Joaquín Eliok zuzendutako 5.000 laguneko armada karlistak bere posizioak zituen[7].

Arratsalderako Montejurrako magalean dauden herri guztiak eta gaina bera liberalek okupatuta zeuden. Hauek 400 erori inguru izan zituzten eta karlistenak ez ziren gutxiago. Calderón buruzagi karlistaren egoera larri zen oso: Montejurrako defentsak ez zeuden bukaturik, zuten iturri bakarra etsaiaren supean zegoen eta munizioaren eza nabaria zen. Gauez Antonio Lizarragak bil zezakeen errefortzu guztiak hartu zituen, Sangarréngo baroiak zuzenduriko zortzi arabar konpainia hain zuzen ere. Calderónek ustekabez gauez eraso zuen Arellano herria eta etsaia joanaraztea lortu zuen. Hilaren 18ren egunsentian karlistek Monverde gaina hartzea saiatu arren (bost aldiz Moreno del Villar eta Cortijoren zutabeak baionetaz eraso zuten), erretreta hartu behar izan zuten. Ordurako Calderóni 100 lagun baino ez zitzaizkion geratzen bere soldadu gehienak Lizarraraino ihes egin zutelako. Tinko eutsi ondoren, alde guztietan inguraturik erasotzaileek atxilotua izan zen[8].

Moriones jeneralak berak eraso nagusia zuzendu zuen, karlisten frontearen ezkerraldean zegoen Barbarin hartzeko asmotan hain zuzen ere. Erasoa ez zen eraginkorra izan, etsaia lehenengo lerroa utzi arren herritik 300 metrotara zeuden posizio onuragarrietaraino joan baitzen. Orduan, Morionesek Catalán brigadierrari Lukin erasotzeko agindua eman zion, Barbarin eta Lukin arteko errepidea jarraituz. Bitartean Pedro Ruiz Danaren brigada Iguzkitzaz jabetu zen, etsaiaren lerroaren eskuin muturrean zegoena. Beste soldaduek Primo de Rivera jeneralaren eskuinaldea indartzen zuten honek Barbarinetik haratuago etsaiaren posizioak erasotzen ari zen bitartean. Behin Barbaringo gainak lortuta eta karlisten ezkerraldea konkistatua, Morionesek Iguzkitza konkistatzea erabaki zuen, Ruiz Danaren brigada lagunduz. Erdialdean Catalán eta Tello brigadierrak Lukinen sartu ziren, arabar eta bizkaitar batailoi karlisten erresistentzia gainditu ondoren.

Arratsaldeko bitan, bere posizioak galdurik zituzten karlistek Montejurrako magaletatik aurrera egin eta liberalen ezkerraldea eraso zuten Iguzkitzan. Bertan zegoen Ruiz Danak gorriak ikusi zituen, baina gudarostearen herena eta ofizialen erdia galdu zituen San Quitin erregimentuari esker hondamena ekidin zuen. Ordurako karlisten Iguzkitza eta Villamayor de Monjardín arteko pasabidea baino ez zuten mantendu, eta galtzerakoan Monjardín eta Lizarra hiriak ere galduko zituzketen. Posizio honen defentsan 5. nafar erregimentua nabarmendu zen, On Karlos erregegaia beraren presentziak motibatua. Hilaren 7an liberalek Barbarin, Lukin eta Iguzkitza okupaturik zeuzkaten baina karlistek arroilaren goialdean mantendu zuten.

Borroka bortitzak, karlisten erresistentziak eta elikagai, osasun-material eta munizioaren gabeziak Morionesek atzera egiteko agindua ematera bultzatu zuten. Erretreta hilaren 8ko gauerdian hasi zen, Lizarrako arroilari eraso bat egingo zutela planta eginez. Iguzkitzan hatu guztiak bildu, zauritu arinak garraiatzeko irina eta garagarra utziz eta herrian Savoiako medikuarekin zauritu larriak utziz, liberalek hain mugimendu ezin hobea egin zuten ezen jeneral karlistak berak graipatu baitzuen. Elio jenerala egoera aprobetxatzea saiatu zen, baina karlisten zalditeria ez zegoenez ezin izan zuen etsaia esetsi. Bi aldeen eroriak 800 lagunekoak baino gehiago izan ziren, karlistek babesean borrokatu zutenez gutxiago izanik.

Ondorioak

aldatu

Morionesen armada, hilaren 10ean Los Arcosen eman ostean, 11n Vianan sartu zen. Morionesek ezin izan zuen garaipena lortu Lizarra karlisten eskuetan geratu zelako.

Karlistek zelai irekian egindako gudu defentsibo hau bere garaipen nagusienetariko batentzat hartu zuten, oroitzapenezko domina sortzeaz gain urtero maiatzaren lehenengo domekan Montejurran erromeria bat ospatzen dute ere[9].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Brea: 63. orr.
  2. a b Brea: 70. orr.
  3. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/jurramendiko-gudua-hasi-zen-bigarren-karlistaldian
  4. (Gaztelaniaz) Errazkin, Iñaki. (2009). Hasta la coronilla. Autopsia de los Borbones. Txalaparta, 116 or. ISBN 8481365394..
  5. (Gaztelaniaz) Gonzalez Chamorro, Javier. (2009). Bitarte: humanidades e historia del conflicto vasco-navarro : fueros, constitución y autodeterminación. Chamorro Ediciones, 177 or. ISBN 8461307119..
  6. (Gaztelaniaz) Suárez Fernández, Luis; Andres-Gallego, José. (1981). Historia General de España y América: Revolución y Restauración: (1868-1931). XVI-2 Ediciones Rialp, 256 or. ISBN 8432121142..[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Gaztelaniaz) Brea, Antonio. (1897). Campaña del norte de 1873 á 1876. Biblioteca Popular Carlista.
  8. in: Enciclopedia Espasa. 36, 548-49 or. ISBN 84-239-4536-7..
  9. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia de España. Batallas de Montejurra. .

Kanpo estekak

aldatu