Barbarin

Nafarroa Garaiko udalerria

Barbarin[4] ([baɾbaɾin]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 63 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.

Barbarin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Barbaringo bandera
Bandera

Barbaringo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarrerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Barbarin
AlkateaMari Carmen Iturri Villanueva (indep.)
Posta kodea31xxx
INE kodea31046
Herritarrabarbarindar
Geografia
Koordenatuak42°36′07″N 2°06′05″W / 42.601944444444°N 2.1013888888889°W / 42.601944444444; -2.1013888888889
Azalera8,53 km²
Garaiera602 metro
Demografia
Biztanleria46 (2023:  −2)
alt_left 28 (%60,9)(2019) (%58,7) 27 alt_right
Dentsitatea5,39 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,39
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 4,10 (2018: %4,1)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.barbarin.es/

Toponimia

aldatu

Segur aski barbarus ‘atzerritar’ latindar hitzatik dator, izen gisa erabilia Barbarus. Hasieran -ain atzizkia zeraman ‘Barbaro izeneko pertsona baten lekua’ erran nahi duena.

Dokumentu zaharretan Barbariayn (1279, NEN), Barbarin y Barbaryn (1225, NEN) ageri da.

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-111 errepidea Lizarra-Biana errepidean 16 kilometroan jarraitu ostean, bi kilometroan errepide lokal batean jarraitu eta gero. Barbarinek Lukinekin egiten du muga iparraldean, Arroitzekin ekialdean, Los Arcosekin mendebaldean eta Lukinen hegoaldeko gunearekin hegoaldean.

Kale oker eta estuko udalerri hau bitan banatzen da. Batetik, goiko auzoa, muino baten goialdean kokatua, San Joanes Ebanjelaria eliza nagusi duela. Erdi Aroko jatorriko eliza hori XVI. mendearen eta XVIII. mendeaaren bitartean berriztu zen. Bestetik, behealdeko gune lauan eraikitako auzo berria dago.

Barbaringo klima mediterraneo kontinentala da, urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 graduren artekoa da, eta urteroko prezipitazioak 500mm eta 800mm ingurukoak. Urtean zehar 60 eta 100 egun euritsu izaten dira.

Historia

aldatu

Udalerriaren barruan, San Migel izeneko lekuan, Burdin Aroko kokaleku bat dago. Udalerrian ere, San Jorge ermitaren ondoan, erromatarren garaiko botozko lau aldare aurkitu ziren, bat Ninfei eskainia[5] eta beste hiru Selatse edo Selaitse jainko baskoiari eskainiak, tokiko edo eskualdeko gurtza izango zuena. Aurkitutako aztarna arkeologikoek iradokitzen dute erromatarren garaiko fundus[oh 1] edo vicus[5] bat zegoela bertan[6].

Erdi Aroan zehar herria Doneztebe haranaren barne izan zen, Etaio eta Olexuarekin batera. Herritarrak Monjardingo Doneztebeko gazteluarenak ziren lurrak lantzen hasi ziren XI. mendean. 1846an Barbarin udalerri independente bihurtu zen, eta lau urte geroago, 80 gari errobadun eskola zeukan. 1920ko hamarkadan eskola pribatua eta herri aurrezki kutxa ere bazituen.

Demografia

aldatu
Barbaringo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,66 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu

Alkateak

aldatu
2007-2011 Mari Carmen Iturri Villanueva CIB, indep.
2011- Mari Carmen Iturri Villanueva UPN

Udal hauteskundeak

aldatu

Azken urteetan, Barbaringo alkatea María Carmen Iturri Villanueva da. 2007ko udal hauteskundeetan aukeratutako hautetsi bakarra izan zen, CIB zerrenda independentearen izenean. Boto zuriak hogei izan ziren (%35,71), eta boto baliogabeak bi (%3,45). Abstentzioa %22,67 izan zen.

Barbaringo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Carmen Iturri Villanueva (CIB) 36 Bai

2011n, ordea, Iturri UPNren izenean aukeratu zuten alkate; ordukoan zerrenda bereko beste bi kide ere zinegotzi bihurtu ziren.

Udaletxea

aldatu

Barbaringo udaleko idazkaria Iguzkitza, Villamayor de Monjardin eta Lukingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 11

Udal autobusak

aldatu

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 AiegiDeiu / Arroitz

Zerbitzuak

aldatu

Barbarin "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Gaur egungo San Joan Ebanjelariaren parrokia jatorrizko Erdi Aroko eliza baten zaharberritzearen ondorioz eraikitako eliza da. Zaharberritze hori XVI. mendean egin zen Pedro Mendizabal eta Francisco Altzaga harginek gauzatu zuten. Elizako jatorrizko egiturari gurutzadura, aurrealdea eta nerbiodun harlandua eta arku pizkundetar itxurako tenpluaren aurrealdea gehitu zitzaion.

Elizaren barruan Errosarioko Ama Birjinaren erretaula barrokoa nabarmentzen da, Juan Almandotz eta Tomas Gonzalez de Araiaren lana.

Barbarindar ospetsuak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. fundus bat, esku pribatuetan zegoen lurralde zati bat zen, nekazari gunean edo herrigunean egon zatekeena, baina ohituraren poderioz, hiriguneetatik kanpo zeuden lurralde eta bertako eraikin multzoari aplikatzen zitzaion. (ikusi: "Fundus". A Dictionary of Greek and Roman Antiquities (1890). William Smith, LLD, William Wayte, G. E. Marindin, Ed.)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. a b Armendáriz Martija, Javier; Velaza, Javier. (2002). «Nueva ara romana de Barbarin (Navarra)» Sylloge epigraphica Barcinonensis (4): 47–50. ISSN 2013-4118. (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  6. (Gaztelaniaz) Barbarin – Ayuntamiento de Barbarin. (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa