Txalaparta (argitaletxea)

Euskal Herriko argitaletxea, Tafallan kokatua
Txalaparta argitaletxea» orritik birbideratua)

Txalaparta Euskal Herriko argitaletxe bat da, 1988an sortua eta egoitza Tafallan duena (Nafarroa Garaia). Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratzen dute batik bat, 30-40 liburu urtean: euskal literatura, beste herrietakoa, saiakera politikoa eta historikoa, kritika soziala, ezkerraren klasikoak, historia entziklopediak, besteak beste. Argitaletxearen ezaugarri nabarmenena bere harpidedun eta irakurle kopurua dira.

Txalaparta (argitaletxea)
Datuak
Mota argitaletxea
Herrialdea Espainia
Gobernantza
Egoitza Tafalla
Historia
Sorrera 1988
txalaparta.com

Orain, Editoriales Independientes izenarekin, elkarlanean ari dira beste herrietako argitaletxeekin. Hala, Mexikoko ERA, Txileko LOM eta Uruguaiko Trilce argitaletxeekin batera argitalpen aniztasunaren alde ageri dira.

Argitaletxeak Altafaylla kultura elkartea hartu zuen oinarritu bere sorreran, aldarrikapen kutsuko liburuei tartea eman eta zabaltzeko. Jose Mari Espartza izan du harrezkero sortzaile eta bultza-indar nagusia; haren esanetan, Txalapartak langile talde gaztea du, eta 1.300 liburuko funtsa. Argitaletxea abian jartzeko unean, Navarra 1936. De la esperanza al terror liburuak oihartzun handia hartu zuen.

EgileakAldatu

Txalapartarekin lanak argitaratu dituzten egileen artean nabarmentzekoak dira Joseba Sarrionandia, Patxi Zabaleta, Edorta Jimenez, Manu Ortega, Laura Mintegi eta Jon Alonso, besteak beste.

BildumakAldatu

  • Orreaga.
  • Gebara.
  • Ravel.
  • Gure Klasikoak.
  • Axuri Beltza.
  • Literotura.
  • Kortazar.
  • Ekin-Txalaparta.
  • TXO

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu