Maria Soledad Iparragirre Genetxea (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1961eko apirilaren 25a) ETAko zuzendaritzako kide[1] ohia eta EPPKko zuzendaritzako kide[2] da. Ezaguna da Marisol, Marixol eta Anboto ezizenez ere. Mikel Albisu (Mikel Antza ezizenaz ezaguna) bikotekide du, eta biak batera izan dira bi erakunde horietako zuzendaritzako kide ere.

Soledad Iparragirre
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Soledad Iparraguirre Guenechea
JaiotzaEskoriatza1961eko apirilaren 25a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaXanti Iparragirre
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakETAko zuzendaritzako kide ohia eta EPPKko zuzendaritzako kide
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Anboto, Marisol eta Marixol

1970eko hamarkadan ETAn sartu zen. "Araba" eta "Madril" komandoetan izan ondoren, 2000ko hamarkadaren hasieran ETAren buruzagitzara iritsi zen. 2004ko urriaren 3an Saliesen atxilotu zuten, Mikel Albisu bikotekidearekin batera. Biei 2010ean 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten.[3]

2012ko apirilean, Soledad Iparragirrek, Anabel Eguesek, Xabier Alegriak, Jon Olarra Guridik, Lorentxa Guimonek eta Mikel Albisuk osatutako zuzendaritza aurkeztu zuen EPPKk.[2] 2015eko urtarrilaren 28an eta 29an, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak hiru bilera egin zituen Soledad Iparragirrerekin eta Mikel Albisurekin, Parisko Sud Francilien espetxearen barruan, EPPKko solaskidetzat.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Frantziak 20 urteko espetxealdia ezarri die 'Antza'ri eta 'Anboto'ri» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
  2. a b «EPPK-k 20 kidek osatutako zuzendaritza berria aurkeztu du» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
  3. «Antza: "Borroka armatuaren amaiera behin betikoa da"» EitB 2012-11-12.
  4. ETAren armagabetzean eta desegitean Eusko Jaurlaritzak egindakoaren deskribapena eta balorazioa. Eusko Jaurlaritza (argitaratze data: 2019ko urria), 24 or..

Kanpo estekak

aldatu