Miina Sillanpää, jaiotzez Vilhelmiina Riktig, (Jokioinen, Errusiako Inperioa, 1866ko ekainaren 4aHelsinki, Finlandia, 1952ko apirilaren 3a) finlandiar politikaria izan zen. 1926-1927 urteetan, Gizarte Gaietako ministroorde izan zen. Langile mugimenduko funtsezko pertsonaia eta Finlandiako lehen emakume ministroa izan zen.

Miina Sillanpää

Finlandiako parlamentaria

1936ko irailaren 1a - 1948ko uztailaren 21a
Barrutia: Satakunta (en) Itzuli
Finlandiako parlamentaria

1919ko apirilaren 1a - 1933ko abuztuaren 31
Barrutia: Satakunta (en) Itzuli
Finlandiako parlamentaria

1914ko otsailaren 2a - 1917ko urriaren 31
Barrutia: Satakunta (en) Itzuli
Hautetsia: 1913 Finnish parliamentary election (en) Itzuli
Finlandiako parlamentaria

1907ko maiatzaren 22a - 1911ko urtarrilaren 31
Barrutia: Uusimaa (en) Itzuli
Hautetsia: 1907 Finnish parliamentary election (en) Itzuli, 1908 Finnish parliamentary election (en) Itzuli, 1909 Finnish parliamentary election (en) Itzuli, 1910 Finnish parliamentary election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVilhelmiina Riktig
JaiotzaJokioinen1866ko ekainaren 4a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaHelsinki1952ko apirilaren 3a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta editorea
Lantokia(k)Helsinki
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Finlandiako Alderdi Sozialdemokrata
IMDB: nm3729759 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Jokioinen jaio zen gosete garaian[1]. Gurasoak Juho Riktig eta Leena Roth nekazariak izan ziren. Bederatzi seme-alabetatik zazpigarrena zen[2]. Irakasle ibiltariekin eta lantegi-eskoletan ikasi zuen[3].

 
Miina Sillanpää 1907an diputatu hautatutako emakume batzuen artean (goiko ilaran, bosgarrena ezkerretik hasita)

12 urte zituela, hasi zuen lan-ibilbidea Forssako kotoi fabrikan[1], eta gero Jokioinengo iltze fabrikan. 18 urte zituela, Porvoora joan zen neskame lan egitera eta izena aldatu zuen Miina Sillanpää bihurtzeko. 1901ean Neskameen Elkarteko zuzendari bihurtu zen. 50 urtez inguru izan zuen kargu hau[2].

1900etik 1915era Helsinkiko Etxeko Langileen Elkarteko Zerbitzarien Etxeko eta Enplegu Agentzian lan egin zuen. Garai horretan, 1906an, Finlandia emakume guztiei botoa emateko eskubidea eman zien Europako lehen herrialde eta emakumeak kargurako hautagai izateko aukera eman zuen munduko lehen herrialde bihurtu zen. 1907an, Miina Sillanpää parlamenturako hautatutako munduko lehen 19 emakumeetako bat izan zen[2].

 
Miina Sillanpää eta bere gurasoen hilobia (Jokioinen)

Ez zuen Finlandiako Gerra Zibilean parte hartu. Väinö Tanner eta Matti Paasivuorirekin batera Guardia Gorri eta Zuriaren aurka egin zuen eta bakea eskatu zuen[4].

Hainbat aldizkari sindikalista edo sozialdemokratan lan egin zuen, hala nola, Palvelijatar aldizkarian 1905etik 1906ra, Työläisnainen aldizkarian 1907tik 1916ra eta Toveritar aldizkarian 1922tik 1943ra[1]. Sillanpää aukeratzeko arrazoietako bat ezkongabea zela izan zen. 1930era arte, ezkondutako emakumeak formalki senarren tutoretzapean zeuden eta, beraz, ezin zuten kazetari lanetan aritu[5].

1926ko legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, Väinö Tanner sozialdemokrata lehen ministro bihurtu zen. Miina Sillanpää Gizarte Gaietako ministroorde izendatu zuen, eta herrialdeko historiako lehen emakume ministroa bihurtu zen[1].

Helsinkin hil zen, 85 urte zituela[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Frantsesez) Tuhkunen, Taïna. (2013). «Sillanpää, Miina [Jokioinen 1866 – Helsinki 1952 ]» Dictionnaire universel des créatrices. Éditions Des femmes, 3998-3999 or. ISBN 978-2-7210-0631-8..
  2. a b c d (Ingelesez) «Real bridge-builder became Finland's first female government minister» This is Finland (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  3. (Finlandieraz) «Miina Sillanpää – lasikaton rikkoja, naisten ja lasten oikeuksien puolustaja» Yle.fi 2020-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  4. (Finlandieraz) Korppi-Tommola, Aura. (2016). Miina Sillanpää - edelläkävijä. Helsinki: Suomen kirjallisuuden seura, 99-102 or. ISBN 978-952-222-724-9..
  5. (Finlandieraz) Mäkinen, Terhi. «Historian suurnaisia: Ensimmäinen naispuolinen ay-pomo» Tehy-lehti 2017-08-31 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).

Kanpo estekak aldatu