Felix Mendelssohn

Mendelssohn» orritik birbideratua)

Felix Mendelssohn-Bartholdy (Hanburgo, Alemania 1809ko otsailaren 3a - Leipzig, Alemania, 1847ko azaroaren 4a) musikari eta konposatzaile erromantikoa izan zen. Moses Mendelssohn alemaniar filosofoaren biloba zen.

Felix Mendelssohn

Bizitza
JaiotzaHanburgo1809ko otsailaren 3a
Herrialdea Saxoniako Erresuma
 Hanburgo
HeriotzaLeipzig1847ko azaroaren 4a (38 urte)
Hobiratze lekuacemeteries at Hallesches Tor (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaAbraham Mendelssohn Bartholdy
AmaLea Mendelssohn Bartholdy
Ezkontidea(k)Cécile Mendelssohn Bartholdy (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaMendelssohn family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
frantsesa
ingelesa
Irakaslea(k)Carl Friedrich Zelter
Ludwig Berger (en) Itzuli
Marie Bigot (en) Itzuli
Lea Mendelssohn Bartholdy (en) Itzuli
Franz Lauska (en) Itzuli
Ignaz Moscheles (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, organista, orkestra zuzendaria, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, margolaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)University of Music and Theatre Leipzig (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
symphonic music (en) Itzuli
Musika instrumentuaorganoa
pianoa
biolina
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

mendelssohn-stiftung.de…
IMDB: nm0006196 Allocine: 37954 Allmovie: p102482 IBDB: 12133
Spotify: 6MF58APd3YV72Ln2eVg710 iTunes: 222829 Last fm: Felix+Mendelssohn Musicbrainz: 0e85eb79-1c05-44ba-827c-7b259a3d941a Discogs: 623293 IMSLP: Category:Mendelssohn,_Felix Allmusic: mn0000155453 Find a Grave: 10315 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Txiki-txikitatik bere arreba Fanny Mendelssohnekin egin zituen musika ikasketak. Beti izan zen nabarmendua musika arloan, horregatik, bigarren Mozart bat bezala kontsideratua izan zen. Bere arreba ere, musikari eta konposatzailea izan zen. Judu familiakoa zenez, Jacob Salomon Bartholdy, Felixen osabaren iradokizunez, erlijio protestantean heziak izan ziren, garaiko judutarren aurkako ezinikusia zela eta. Bera izan zen, gainera, Johann Sebastian Bachen musika, aspaldi ahaztua izan zena, berriz ezagutzera emango zuena. 15 urte zituenerako, 12 sinfonia, kordentzako bost kuarteto, bederatzi fuga, pianoarentzat hainbat pieza, bi opereta, opereta komiko 1 hiru zatitan, kantata bat, organoarentzat lau pieza, pianoa eta biolinarentzat sonata bat, trio bat piano eta kordentzat, opera bat eta kamera kontzertu bat idatzi zituen. Gainera, 14 urte zituela bere orkestra propioa zuen.

Weber eta Goethe aldatu

Carl Maria von Weber konposatzailearen Ehiztari Furtiboa opera miretsi zuen 1821ean. Eta asko poztu zen Felix, Weber, familiaren laguna bihurtu zenean. Weberrek zerikusi handia izango zuen Felixen musika estiloan. Felixen talentu literarioa ere, oso azkar agertu zen. Urte bereko azaroaren 6an, ordurako 72 urte zituen Johann Wolfgang von Goethe idazlea bisitatzera joan zen Zelter bere irakaslearekin batera, Weimarrera.

Europako ibilaldia aldatu

Hogei urte zituela, Europa osotik ibilaldi musikal bat hasi zuen. Lehenik, Ingalaterrara joan zen, Londonera, eta hiriak inpresio handia eragin zion. Bertako orkestra filarmonikoa zuzendu zuen. Horren ondoren, Eskoziara joan zen. Eskoziako egonaldiak, bere hirugarren sinfonia eta Hebridak kontzertu obertura musikalanak inspiratu zizkion. Azkenik, Italiara joan zen, eta bertako paisaiek bere laugarren sinfonia inspiratu zioten. Italiako bisitaldi honetan, Hector Berlioz ezagutu zuen, Erroman bertan.

Düsseldorf eta Leipzig aldatu

1833an, Düsseldorfeko Jaialdian orkestra zuzentzeko gonbidapen bat jaso zuen. Lortutako arrakastaren ondorioz, ezagutza musikal guztien zuzendari postua eskaini zioten. Onartu egin zuen, baina handik denbora batera utzi zuen, kontu ilunak ikusten baitzituen. Hori uzteko arrazoietako bat izan zen Leipzigen zuzentzeko gonbidapena jaso zuela, eta hiri hartara abiatu zen 1835ean. Urte horretan bertan, aita hil zitzaion.

Maitasuna aldatu

1837an Cecile Jeanrenaudekin ezkondu zen. Felixek, 27 urte zituen, eta Cecilek 17. Aurretik, oso erraz haserretzen zen pertsona zen Felix, baina Cecilek asko samurtu zuen bere senarraren izaera.

Langintza geldiezina aldatu

Dena ondo zihoakion Felixi, eta alde guztietatik lan mordoa heltzen zitzaion. Ez zen geldirik egoten. Berlineko Arte Akademiako musika saila zuzentzeko eskaintza onartu zion Gilen V.a erregeari. 1844an, bere denbora Leipzig eta Berlin artean banatu zuen, azken herri honetan sekula gustura egon ez zen arren. Beste lan batzuen artean, bere biolin kontzertu ospetsua idatzi zuen.

Jeinu baten higadura aldatu

Lan guzti honek erabat haustuta utzi zuen. Horren ondorioz, buruko min jasangaitzak jasaten hasi zen 1845. urtean. Denbora baterako, bere lana utzi eta Berlinetik Frankfurtera erretiratu zen. 1846an, Ingalaterra azkeneko aldiz bisitatu zuen

Fannyren heriotza aldatu

Bere arreba Fanny 1847an hil zitzaion, buruko enbolia baten ondorioz. Horrek berebiziko eragina izan zuen Felixen osasunean, urte berean, horren ondorioz, berak buruko odol isuri bat jasan zuelako. Denbora baterako sendatu zen, baina ordutik aurrera idatzi zituen musika lanek ez zioten lehengo estilo berari jarraituko. Azkenean, urte horretako azaroaren 4an hil zen, Leipzigen. Hil aurretik azken abesti bat konposatu zuen: «Nachtlied».

Musika lan nabarmenak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felix Mendelssohn