Ebroko harana

Ebro ibaiak zeharkatu dagoen harana.
Ebroren harana» orritik birbideratua)

Ebroko harana edo Ebroko beheragunea Iberiar penintsulako ipar-ekialdean dagoen eskualde luzea da, Ebro ibaiak zeharkatua. Ebrok Kantauriar mendikatean iturburua eta Mediterraneo itsasoan ahoa ditu. Ebro haraneko iparraldeko muga Pirinioek eta hegoaldekoa Iberiar sistemak osatzen dute.

Ebroko harana
Datu orokorrak
Motaharan eta river valley (en) Itzuli
Luzera840 km
Azalera40 km²
EponimoaEbro
Geografia
Babestutako-eremuaEbroren Deltako natura parkea
Ur-gorputzaEbro
Ebro Delta (en) Itzuli
Leku geografikoaIberiar penintsula
Hidrografia
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa

Guztira 40.000 km²-ko azalera eta 840 km-ko luzera ditu. Mendebaldetik ekialderantz Kantabria, Burgos, Soria, Araba, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Castelló zeharkatzen ditu. Bataz beste 200 metroko altuera du. Inguruko mendietan kontinente eta itsas-konglomeratuak eta erdialdean hareharriak, tupak, igeltsuak eta kareharriak ditu. Iberiar penintsula eta europar kontinentea banatzen dituen faila baten gainean dago, aintzira bilakaturiko antzinako itsaso baten gainean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.