Tumecillo Araban jaiotzen den ibai txiki bat da, Burgosko Omecillo ibaiaren adarra. Omecillo berez Ebro ibaian isurtzen da. Ekologikoki oso ondo kontserbatuta dago eta, horregatik, lege-babespen desberdinak ditu.

Tumecillo
Geografia
Hidrografia
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa

Ibilbidea

aldatu

Tumecillo ibaia, erreka batzuk bilduz, Gorobel mendikatean jaiotzen da, Murita eta Berberana herrietatik gertu, Santiago Mendiko Monumentu Naturalatik gertu. Handik Osma herritik, Gaubean sartzen da. Ondoren, Astulez herria igaro ondoren, haren urek sortutako haitzartetik, Karanka arana zeharkatzen du, Angosto santutegi aldera; Villanañen, Omecillo ibaian isurtzen da.[1].

Baloreak

aldatu

Ibaiertzeko baso oso ondo kontserbatuta aurki daitezke (lizardiak, sahastiak, makaldiak eta eta ekosistema horietan ohikoak diren espezieak, batzuk larriki mehatxatuak:

Garrantzi handia dute, bestetik, arrainen populazioak eta landarediak.

Babesa

aldatu

2015.eko Martxoak 17tik Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko zatia Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu zuen. Natura 2000 sarean ere dago onartuta.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu